Prentsa oharra

Brussela: Europakohiriburua Gaiari buruzko bigarren jardunaldian parte hartuko du

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOKO ZUZENDARI NAGUSIAK, JUAN IGNACIO VIDARTEK, “BRUSSELA: EUROPAKO HIRIBURUA” GAIARI BURUZKO BIGARREN JARDUNALDIAN PARTE HARTUKO DU

Aipatutako hirian maiatzaren 30 eta 31n ospatu zen Brussela: Europako hiriburua gaiaren inguruko lehenengo eztabaida-saioaren ostean, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak, Juan Ignacio Vidartek, berriro ere parte hartuko du Europako Batzordeko Presidenteak, Romano Prodik, eta Belgikako Lehen Ministroak, Verhofstadt-ek, antolatutako jardunaldi honetan. Eztabaidak hurrengoa aztertuko du: Brusselak Europear Batasuneko herrien aniztasuna eta identitatearen bateratzaile bezala duen funtzioa.

Prodi Presidentearen hitzetan, “Brussela Batasuneko hiritar guztiak etxean bezala sentitzeko lekua izan beharko litzateke. Hiriak oso egiteko garrantzitsua du eta Europako baloreak eta identitatea islatu ditzakeen modua aztertu behar da”. Partehartzaileek beste alderdi batzuei buruz ere eztabaidatuko dute, esaterako Brusselan egoitza nagusia izango duen eta batugaien batuketa soilaren emaitza baino garrantzitsuagagoa izango den kultura-sare bat sortzeko moduari buruz.

Partehartzaileen artean, arestian aipatutako Prodi, Verhofstadt eta Vidartez gain, hurrengoak ere egongo dira: Nicholas Hayek Swatch‑en sortzailea; Rem Koolhaas arkitekto holandarra; Pasqual Maragall, Bartzelonako alkate izandakoa; Maryon McDonald antropologo britaniarra; Michel Crozier CNRS frantsesaren Zuzendaria eta François Schuiten Belgikako eszenografoa.

Solasaldiaren bukaeran behin‑behineko informe bat idatziko da hiriaren zeregin berriak definitzeko proposamen zehatzekin. Europako Batzordeko Presidentearen Aholkulari Politikoen Taldeak azken informea idatziko du eta hau Belgikako gobernuari eta Brusselako herrialdeari emango zaio.

Bilbo, 2001eko irailak 19

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.