Prentsa oharra

BILBOKO ETA NEW YORKEKO GUGGENHEIM MUSEOEN PATRONATUEK EZOHIKO BILERA

Museoaren 25. urteurrena dela eta, Peggy Guggenheim Collection museoaren Aholkularitza Batzordeko kideekin eta Guggenheim Bilbao Museoko Kide Korporatiboekin batzartu dira gaur New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim Museoen Patronatuetako ordezkariak. Ezohiko bilera izan da, eta puntu bakarra jorratu dute bertan: “Guggenheim Bilbao Museoaren lehenengo 25 urteen balantzea eta etorkizuneko aukerak”.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, bileran izan dira Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazioaren Batzorde Betearazlearen Presidentea; J. Tomilson Hill, Solomon R. Guggenheim Foundationen Patronatuaren Presidentea; Juan Mª Aburto, Bilboko Alkatea; eta hiru museoen zuzendariak: Richard Armstrong (New York), Karole Vail (Venezia) eta Juan Ignacio Vidarte (Bilbo).

Bilbon daudela aprobetxatuz, kideak Museoaren 25. urteurrena ospatzeko afarira joango dira gauean, beren ekarpenei esker Museoaren jarduera aurrera eramatea ahalbidetzen duten pertsona, enpresa eta erakundeetako kideekin batera.

Aipatutako bileran Museoak 25 urtez izandako jardueren balantzea berrikusi dute, eta adierazita daude txosten honetan  ibilbide horretako mugarririk garrantzitsuenak.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.