Prentsa oharra

Bilbo, New York eta Veneziako Guggenheim Museoetako Patronatuak ezohiko bilkuran batu dira

Museoaren XX. Urteurrena dela-eta, gaur Bilbon batu dira, ezohiko bilkuran, New York, Venezia eta Bilboko Guggenheim Museoetako Patronatuetako ordezkariak. Gai-zerrendak puntu bakarra izan du: “Guggenheim Bilbao Museoa, 1997–2017: Balantzea, helburuak betetzea eta etorkizuneko aukerak”.

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da mahaiburu, eta honakoak bertaratu dira: Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Bill Mack, Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeko Chairman-a; Wendy Fisher, Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeko presidentea; B.G. Luxenburgoko Sibilla printsesa, Veneziako Peggy Guggenheim Collection-eko Aholku-kontseiluko presidentea; eta hiru museoetako zuzendariak: New Yorkeko Richard Armstrong, Veneziako Karole Vail, eta Bilboko Juan Ignacio Vidarte. Guzti horiekin batera, Patronatuko saio honetan New Yorkeko eta Veneziako beste ordezkari batzuk ere izan dira, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle eta Ohorezko Kideak ere.

Hirian daudela aprobetxatuz, talde hori Museoaren XX. Urteurrena ospatzeko Afarira joango da, haien ekarpenekin Museoaren jarduera ahalbidetzen duten pertsona, enpresa eta erakundeekin batera.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.