Prentsa oharra

Audientzia-marka berria 2001. urtean

MUNDUKO AUDIENTZIA-MARKA BERRIA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN 2001. URTEAN

Guggenheim Bilbao Museoak pasadan urtean programatutako erakusketak 2001. urtean eguneko bisitari kopuru gehien izan zuten 20 erakusketen artean daude The Art Newspaper aldizkari entzutetsuaren azken alean argitaratutako munduko ranking-aren arabera. Eguneko 3.300 bisitariekin, Giorgio Armani, Nam June Paik-en munduak eta Hiro Yamagataren instalazioa “Photon 999”, 14, 17 eta 20 postuak jaso dute ranking honetan. Halaber, 20 lehen postu hauen artean New York-eko Solomon R. Guggenheim Museoko beste hiru erakusketa aurkitzen ditugu. Iada 2000. urtean Guggenheim Bilbao Museoak aurkeztu zituen zazpi Bilduma Iraunkorrek ranking honetako postu gorenenak lortu zituztela ere gogirarazi behar da.

Era berean, Arte kontenporaneoaren alorreko ranking-erakusketei dagokienez, bigarren eta hirugarren postuak Guggenheim Bilbao Museoko bi aurkezpenek lortu dituzte: Nam June Paik-en munduak, zeina New York-en eta 2000. urtean hirugarren postua lortu zuen; eta “Photon 999” instalazioak.

Berriz ere, publikoak Guggenheim Bilbao Museoarenganako daukan harrera ona berretsi egin da.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.