Prentsa oharra

Artistak biltzen dituen Bilbotarra naiz bideoa

Hainbat artista garaikidek omenaldia egin diete Bilboko hiriari eta Guggenheim Bilbao Museoari haren XX. Urteurrenean mezu hunkigarri batekin

Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrena dela-eta, Museoarekin lotura zuzena duten gaur egungo bost artista garrantzitsuenetakoek Museoa naiz bilbotarrak pertsonalki zoriondu nahi izan dituzte 20 urteko arrakastan denok izan dugun parte hartzeagatik.

Nazioartean ospe handia duten, eta haien artelan edo erakusketak direla medio, Museoan eragin nabarmena izan duten sortzaileek —Frank Gehry, Richard Serra, Jeff Koons, Jenny Hozer eta David Hockney— Museoarekiko eta Bilborekiko duten atxikimendua erakutsi dute bideo xume baina hunkigarri batean, oso era dibertigarri eta hurbilean, haien bilbotartasuna aldarrikatuz. Kanpotarrak badira ere, artista hauek “Bilbotarrak nahi dugun tokian jaiotzen gara” esaldi ezaguna hartu dute oinarritzat haien hurkotasuna erakusteko Museoaren XX. urtemuga hurbil dagoenean.

Bideoan parte hartzen duten artistak erreferenteak dira nazioartean lantzen dituzten diziplinetan: pintura, eskultura, instalazioak nahiz arkitektura, eta musutruk aritu dira omenaldi honetan. Ondoren, bakoitzak Museoarekin izan duen lotura laburbiltzen dugu:

  • Frank Gehry, eraikin zoragarriaren sortzailea.
  • Richard Serra, Museoan behin-betiko instalatuta dagoen Denboraren materia instalazioaren egilea.
  • Jeff Koonsek kanpoaldean betirako dauden Museoaren Bildumako Puppy eta Idi-bihotzak egin zituen. Halaber, 2015ean egin zen Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketa Museoaren historiako jendetsuenetarikoa izan zen.
  • Jenny Holzer Museoaren Bildumako Bilborako instalazioa artelanaren egilea da, Atrioan dagoena.
  • David Hockneyk egindako paisaiei eskainitako erakusketa zabala eta arrakastatsua antolatu zuen Museoak 2012an, David Hockney: ikuspegi zabalago bat, eta 2017ko azaroan, berriz, David Hockney. 82 erretratu eta natura hil 1 bat aurkeztuko da.

BIDEOA hementxe dago ikusgarri. 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.