Prentsa oharra

Apirilak 25 Pazko astelehena zabalik

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da Pazko astelehenean

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren Pazko astelehenean, apirilaren 25ean; horrela, jai egun horietan Bilbora hurbiltzen direnek Museoa bisitatzeko aukera izango dute.

Bisitariek Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–-1936 aldi baterako erakusketa ikusi ahal izango dute. BBVA Fundazioak babestutako erakusketa honetan Europan gerrarteko aldian “ordena berreskuratu” zela azaltzen da 90 artisten askotariko baliabideetako 150 lan baino gehiagoren bitartez, hala nola: pinturak, eskulturak, argazkiak, arkitektura-maketak, filmak, moda-jantziak eta dekorazio-arteen objektuak.

Gainera, duela gutxi inauguratutako Bitarte argitsua: The D.Daskalopoulos Collection aldi baterako erakusketaz ere gozatu ahal izango dute, irailaren 11 arte ikusgai izango dena. Bitarte argitsua D.Daskalopoulos Collectionen lehen aurkezpen handia da, alegia, munduko arte modernoaren bilduma pribatu garrantzitsuenetako batena. Erakusketa Iberdrolak babestu du eta askotariko baliabideak jorratzen dituzten 30 bat artisten 60 lan inguru batzen ditu Museoaren bigarren solairuan eta lehenengo solairuko hainbat aretotan.

Bilbon, 2011ko apirilaren 20an

Guggenheim Bilbao Museoari buruzko informazio guztia webgunean aurkituko duzu: www.guggenheim-bilbao.eus (prentsa-eremua).

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.