Sundance Channel eta Odisea telebista kateak Museoko Hedabide Ongile bihurtu dira
Eduardo Zuluetak, AMC Networks International Iberia y Latin América-ren Presidenteak, eta Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusiak, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, maiatzaren 30ean, artea eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko. Lankidetza horren ondorioz, Sundance Channel eta Odisea telebista-kateak Museoko Kide Korporatiboen Programan sartu dira, Hedabide Ongile kategorian.
AMC Networks Internationial Iberia gaikako telebista-kateen ekoizle handiena da Espainian eta Portugalen. Gaur egun 22 telebista-kateren jabea da, tartean, Sundance Channel eta Odisea. Gaurtik aurrera, bi horiek jardungo dute Museoarekin lankidetzan, haren arte-programazioa zabaltzeko iragarkien eta dibulgaziozko edukien bidez; eduki horiek 12 milioi ikuslerengana hel litezke.
Sundance Channel Robert Redford-ek sortu zuen sormen-lanak zabaltzeko. Kalitate handiko filmen, dokumentalen eta telesail berezien aukeraketa eskaintzen dio zerbait ezberdina nahi duen publiko independenteari. Odisea katea, berriz, XXI. mendeko dokumentalen katea da: haren edukiak pil-pilean daude, iskanbila eragiten dute eta asko hedatzen dira. Gai berezien alde egiten du, formatuak eta lengoaia gaur egungo eskakizunetara egokitzen ditu eta teknologia aurreratuena baliatzen du (4K).
Bilbo, 2016ko maiatzaren 30a