Prentsa oharra

ABAO-OLBE lankidetza-hitzarmena

Lankidetza Guggenheim Bilbao Museoaren eta ABAO-OLBEren artean,  Museoaren Lagunentzat

Museoaren 15. Urteurrena dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak eta OLBE-ABAOk (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Museoaren Lagunei opera hurbiltzeko. Lehenbiziko aldiz elkarlanean izan dira bi erakundeak Museoaren Lagunentzako ekimen bat garatzeko, eta harrera hobezina izan du.

Ekainaren 3an, arrasti osoan, gozatu ahalko dute opera hurbiltzeko OLBE-ABAOk antolatutako jarduerez Museoaren Lagun gazteenek (7 urtetik gorako haurrak), bai eta haiekin doazen helduek. Haurrek operaren oinarriak ezagutzeko solasaldi batean esku hartuko dute Guggenheim Bilbao Museoan, 17:00etan, eta, ondoren, Arriaga Antzokira joango dira OLBE-ABAO Txikiren Toyshop ikuskizunaz goza dezaten (eserleku berezietan).

Hitzarmenean beste jarduera bat ere zehaztu zen; maiatzaren 26an, larunbatean, egin zen, eta horretan Museoaren Lagunek Opera Berriren ekoizpen Nabucco opera ikusteaz gain, oihal atzera ere sartu ahal izan ziren.

Eguna: ekainak 3, igandea
Lekua:
Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela eta Arriaga Antzokia
Ordua:
solasaldia: 17:00–18:00; ikuskizuna: 19:00–20:00
Sarrerak:
9 € (haurrak eta helduak). Barne daude: solasaldi didaktikoa eta Toyshop ikuskizunerako sarrera.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.