Urtea amaitzeko bi hilabete eta erdira, Museoak milioi bat bisitaritik gora hartu du jada
Urriko bigarren astea Guggenheim Bilbao Museoaren historiako onena izan da, bertaratutako publikoari dagokionez. Urriaren 10 eta 15 artean, 56.000 mila pertsonatik gora ibili dira Museoan eta, urtea amaitzeko bi hilabete eta erdira, milioi bat bisitaren muga gainditu du jada.
Aste honetan gehien nabarmendu dena bizkaitarren oldea izan da, bisitarien % 61 izan baitira. Horietako asko Bizkaiko Foru Aldundiaren gonbidapenarekin etorri dira, eta jai egunak probestu dituzte Museora hurreratzeko. Bisitari kopururik handieneko eguna urriak 14a izan zen, larunbata,11.802 pertsonarekin.
Zubiaz gain, bisitari kopuru arrakastatsua Reflections ikuskizunari ere zor zaio. XX. Urteurreneko ekimen nagusietako bat izan da hori, Museoaren urtebetetzea hiritarrekin ospatzeko aukera; 300.000 pertsona ekarri ditu ekitaldiak: bertakoak, Estatuko beste tokietakoak nahiz atzerritarrak.