Prentsa oharra

2011ko Balantzea

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK 962.358 BISITARI IZAN ZITUEN 2011. URTEAN

Iaz 2010. urtean baino %1 gehiago izan zen bisitarien kopurua

Guggenheim Bilbao Museoak 962.358 bisitari erakarri zituen 2011n, 2010ean baino %1 gehiago; gainditu egin da, hortaz, aurrez ikusitako bisitarien kopurua mundu osoko egoera ekonomiko zail honetan, eta, hargatik, emaitza oso onen aurrean gaudela jo dezakegu.

Bisitarien jatorriari dagokienez, azpimarratzekoa da 2011n puntu batean baino gehiago gora egin zuela EAEko bisitarien kopuruak; batez ere, Kaosa eta klasizismoa eta Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketek erakarri zituzten. Atzerriko bisitariak %62 izan ziren, aurreko urteetako kopuru bertsua beraz; gehienak Frantziakoak, Erresuma Batukoak, Alemaniakoak, AEBkoak eta Italiakoak izan ziren.

 

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.