Prentsa oharra

2010eko Balantzea

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK 956.417 BISITARI IZAN ZITUEN 2010. URTEAN

Iaz bisitarien kopurua 2009. urtean baino 6 gehiago izan zen

Guggenheim Bilbao Museoak 956.417 bisitari erakarri zituen 2010ean, 2009an baino ia 6 gehiago; gainditu egin da, hortaz, aurrez ikusitako bisitarien kopurua mundu osoko egoera ekonomiko zail honetan, eta, hargatik, emaitza oso onen aurrean gaudela jo dezakegu.

Bisitarien jatorriari dagokienez, azpimarratzekoa da 2010ean 2 puntutan gora egin zuela atzerritarren kopuruak: guztien 62 izan ziren, besteak beste, Frantziatik, Erresuma Batutik eta AEBtik hurbildu zirenak. Estatuko bisitariak 25 eta EAEkoak 13 izan ziren, aurreko urteetako kopuru bertsua beraz. Nabarmentzekoa da, Holandako eta Flandeseko Urrezko Aroko pinturari eskainitako erakusketa dela eta, tokiko bisitari gehiago izan zirela urtearen azken hiruhilekoan, hain zuzen, aurreko ekitaldian baino 11,4 gehiago, hau da, guztien 26,7.

 
Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.