Prentsa oharra

2009. urteko balantzea

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK 905.048 BISITARI IZAN ZITUEN 2009. URTEAN

Iazko ekitaldiarekin alderatuz, bertako eta Estatuko bisitari kopuruak 6 puntu egin zuen gora

Guggenheim Bilbao Museoak 905.048 bisitari erakarri zituen 2009. urtean, 2008an baino %4,73 gutxiago. Beherapen arin hori jasan arren, Museoak %100ean bete zituen ekitaldi horretarako aurreikusitako joerak. Beraz, balantzea positibotzat har daiteke egoera ekonomiko desegokia eman zen eta Euskal Autonomia Erkidegora etorritako nazioarteko bisitarien zenbakiak behera nabarmen egin zuen urtean.

Bisitarien jatorri geografikoari dagokionez, 2009ko berritasun gailenena Estatutik etorri ziren bisitari kopuruaren sei puntuko gorakada izan zen: %40, iazko ekitaldiko %34aren aurrean. Era berean, horien artean, nabarmentzekoa da Euskal Autonomia Erkidegotik bertatik etorri ziren bisitari kopuruaren gorakada (%14, 2008an baino lau puntu gehiago eta 2007ko kopuruaren —%6— bikoitza baino gehiago).

2009an bisitari atzerritarren artean eman zen beherapena (guztizko bisitari kopuruaren %60, 2008ko %66aren aurrean), bertako eta Estatuko bisitarien kopuruaren gorakadarekin orekatu zuen Museoak. Hala ere, oso maila altuetan mantendu zen ehunekoa, Museora etorri ziren hiru bisitaritik bi atzerritarrak baitziren. Horien artean, frantsesak izan ziren, aurreko urteetan bezala, Museora gehien etorri zirenak (%19) eta ondoren ingelesak (%7), alemaniarrak (%7), estatubatuarrak (%5) eta italiarrak (%5).

 

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.