2005. urtean Guggenheim Bilbao Museoaren Kudeaketa Planaren parametro eta adierazleetan lortutako emaitzak oso positiboak izan dira. Honakoak bereiz daitezke horien artean: bisitarien kopurua, 2004. urtean 55.000 gehiago izan baitira; hezkuntza-jardueretako parte-hartzaile eta onuradunen kopurua; Museoaren Lagunen taldearen fideltasuna, %80k jarraitu baitu gurekin, eta 14.432 kide izan baitira guztira urtearen buruan; eta Kide Korporatiboen Programa osatzen duen enpresa-kopurua, 139 baitira dagoeneko. Emaitza hauekin, Guggenheim Bilbao Museoak ekitaldi honetarako autofinantziazio mailan igoera nabarmena izan du, %78ra heldu delarik.
Prentsa oharra