GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK 2005 MERITU TURISTIKOAREN SARIA JASO DU
Guggenheim Bilbao Museoak berriki jaso du 2005 Meritu Turistikoaren saria. Ministroen Kontseiluak joan den irailaren 30ean adostu zuen sari hau ematea; Museoak Euskal Herriaren egitura turistikoaren berrikuntza-prozesuan eta Bilbaoko metropoli-arean izan duen ekarpen azpimarragarria aitortzen du, hiria nazio-mailan eta nazioartekoan erreferentzia-gune turistiko bihurtu duelarik.
Museoaren zuzendari nagusiak, Juan Ignacio Vidartek, gaur goizean jaso du saria Juan Carlos erregearen eskutik, Madrileko Palacio de Exposiciones y Congresos-en egin den ekitaldian.