MATHEW BARNEY ETA SHIRIN NESHATEN ZINEMA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
Larunbata da Guggenheim Bilbao Museoak bere entzungenlan Mathew Barneyren Cremaster Zikloa ematen hasteko aukeratu duen eguna. Espainian lehenengo aldiz, artista estatubatuarrak 1994 eta 2004 artean burutu zuen zikloa ikusiko dugu.
Mathew Barneyren filmeekin batera, Shirin Neshat artista iraniarraren Pasabidea artelana emango du Museoak. Film hauek, atzo jendaurrean ipini zen Irudiak mugimenduan, Guggenheim Museoetako Bildumako Gaur egungo argazkiak eta bideoak, erakustetan kokatzen ditugu. Bi sortzaileok Philips teknologia laguntzaile eta BBK babesle dituen erakusketa eraberritzailean hartzen dute parte beste 55 artistekin batera.
Cremaster zikloa, Mathew Barney artista polifazetikoaren asmo handiko proiektu berritzailea da, bost luzemetraiaz, argazkiz, marrazkiz, eskulturaz eta instalazioz osatutakoa, non giza gorputzak, bere bulkada psikiko eta muga fisikoekin, sormen-indarrarenahalmena sinbolizatzen duen.
Guggenheim Bilbao Museoak Mathew Barney eta Shirin Neshaten filmak zinemako formatuan emango ditu bere entzungelan maiatza eta urria bitarteko larunbatetan. Urriaren 11an, 16:15etan, artista iraniarraren filma emango dute eta 16:30 tan Cremaster zikloaren lehenengo biak. Hilabete hasierako larunbatetan Mathew Barneyren 5 filmak eskeiniko dituzte (6 ordu eta 38 minutu guztira) egun osoan zehar.