Prentsa oharra

XV. Urteurrena

Guggenheim Bilbao Museoak XV. Urteurrena ospatzen du 2012an eta orotariko publikoarentzako jarduera egitarau zabala antolatu du

Guggenheim Bilbao Museoa 1997ko urriaren 19an ireki zitzaion publikoari, orain 15 urte. 2012an beraz XV. Urteurrena da eta, hura ospatzeko, urte osorako askotariko jardueren egitaraua prestatu du. Horrelaxe partekatu nahi du herritarrekin 15 urteko ibilbidea eta, era berean, eskertu egin nahi die emandako babesa eta laguntza, hori dela eta bihurtu baita Museoa Euskadiko kultura jardunaren erreferente.

Honako diziplinetako ekitaldiak izango dira, besteren artean: artea, musika, dantza, moda, gastronomia, arkitektura eta arte eszenikoak. Horiek guztiek Museoko arte-programazioa osatuko dute; bada, nazioarteko egungo irudi gailenak izango ditugu, hala nola, David Hockney, Claes Oldenburg, Egon Schiele eta Cristina García Rodero.

 

15 urteko ibilbidea

15 urteko ibilbidean, Museoak ehun erakusketa baino gehiago hartu ditu, bai Guggenheim Bildumako lanak aurkezten zituztenak bai bestelako kalitate handiko lanak zituztenak, eta horiek 14 milioi lagunek, askotariko jatorrikoek, ikusi ditu. Urte hauetan, Guggenheim Bilbao Bildumara hainbat lan eta artista gehitu zaizkio, egungo artista esanguratsuak eta funtsezko lanak. Orotara 70 artistaren 124 lan daude, teknika, baliabide eta adierazpide askotakoak; halaber, egungo sorkuntzako une garrantzitsuenen ordezkari dira. Bestelako ekimenak eta proiektuak eraman dira aurrera, inguruak, gizarteak eta enpresek, eskainitako babesari esker: asko dira Banakako Kideen eta Kide Korporatiboen programan, eta, gainera, beste mota batzuetako lankidetzetara eta babes-moduetara batu dira beste erakunde batzuk. Ekimen horiek arte programazioa osatu egin dute, zalantzarik gabe.

 

Deskargatu PDF

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.