Prentsa oharra

Wim Wenders-en konferentzia

WIM WENDERS-ek KONFERENTZI BAT ESKEINIKO DU GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Wim Wenders. Lurrazalaren irudiak erakusketa dela eta Guggenheim Bilbao Museoak “Argazkiak ateratzea ala filmak egitea. Gizona bakarrik kamera batekin, ala gizona filmaketa-taldea atzean duela. Biak istorio bat kontatzen ari al dira?” konferentzia aurkeztuko du.

Wim Wenders berak aurkeztuko duen konferentzi hau, ekainaren 25etik Museoko hirugarren solairuan ikusi daitekeen erakusketari buruz izango da. Erakusketa honek artista polifazetiko honen 20 urteko lana laburbiltzen du.

Wim Wenders, Alemaniako errealizadore garaikide gailena, Zinema Aleman Berriaren zuzendari nabarmenetako bat izan zen, 1970eko hamarkadan alegia, eta 80ko hamarkadarako jadanik kultuko errealizadoreetako bat bilakatu zen nazioarteko panorama zinematografikoan. Berak zuzendutako filmeen artean El amigo americano (1977), Hammett (1983), Cielo sobre Berlín (1987) eta París, Texas ditugu, azken honekin, 1984. urteko Canneseko Urrezko Palma irabazi zuelarik.

Konferentzia Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan, ekainaren 25ean, goizeko 11:00etan, izango da. Lagunen sarrera-lehiatilan eskura daitezke dohan sarrerak.

Gaztelaniarako aldi bereko itzulpena eskainiko da konferentzian. Informazio gehiago 94 435 90 00 telefonoan.

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.