Prentsa oharra

Urtearen azken hiruhilekoan Guggenheim Bilbao Museoak indartu egingo du bere 25. urteurrenaren ospakizuna

2022ko urriaren 18an 25 urte beteko dira Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zenetik. Hala, artearen eta kulturaren arloan orain arte garatutako ospakizun-ekitaldien askotariko programaren ondoren, eta bisitariei dagokienez errekor historikoa hautsi duen udaldi hau amaitu berri denean, Museoak bere urteurrenaren ospakizunean sakonduko du irailetik abendura bitartean.

Dagoeneko egin direnen moduan, datozen hilabeteetan izango diren ekitaldiek urteurren honen inspirazio diren balioei erantzungo diete. Honakoak dira: ospakizuna, Museoaren Bilduma balioan jartzea, esker ona, inklusibitatea, bai eta batasuna, harrotasuna eta pertenentzia sendotzea ere, etorkizuneko eraldaketa eta proiekzioa ahaztu gabe, denak ere ospakizun honek goiburu duen leman islatuak: “Artea etorkizunerako inspirazio”.

IRUDIAK

Datozen hilabeteetarako programatutako ekitaldietako informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu mesedez erantsitako oharra.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.