Prentsa oharra

Urriaren 16an izango den Art After Dark saioa

Gregor Tresher alemaniarrak hasiko du urriaren 16an Guggenheim Bilbao Museoan izango den Art After Dark saioa

DJ entzutetsuak publikoa “tech-house-tik techno-rako benetako bidaia batean” murgilduko duela agindu du Kataluniako Hidrogenesse eta Alacanteko Bomb Bass Hi-Fi lagun dituela

Datorren urriaren 16an (ostirala) Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren saio berri bat eskainiko du. Bilboko Fever klubarekin lankidetzan diseinatutako programa honetan artea eta estatuko nahiz nazioarteko DJen saioak uztartzen dira. Oraingo honetan bertaratzen direnek, nazioarteko DJ onenen musika entzuten duten bitartean, ondorengo erakusketez gozatu ahal izango dute: Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak aldi baterako erakusketa eta Instalazioak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan Bilduma Iraunkorraren aurkezpena.

GREGOR TRESHER DJ
alemaniar honek musika elektroniko garbienean aurkitu ditu bere erroak. Frankfurten jaio zen eta musika saioak eskaini ditu munduko leku ugaritan, esaterako Sao Paulon, Toronton, Moskun, Istanbulen, Parisen eta New Yorken. Sniper Mode bezala ere ezaguna da Tresher eta berarentzat “DJ izateak esan nahi du zure mahaian musika ipintzen (tech-house sakonenetik technora) gozatu behar duzula eta publikoari soinuan barrena bidaia zoragarri bat bezala aurkeztu behar diozula”. Aldakorra delako musika arloko kazetariek oso atsegin dute. Ezagun egin da EPs diskoari (Anthony Rother-en Datapunk diskoetxearekin egin zuen) eta 2005ean Cocoon jaialdian egin zuen Komm kantaren nahasketari esker.

HIDROGENESSE
Carlos Ballesteros eta Genís Segarra (Astrud taldean ere egon da) katalanek sortu zuten Hidrogenesse 1996an. 13 urte hauetan, Austrohúngaro diskoetxea sortu dute eta hala, Feria eta Mano de Santo taldeen diskoak argitaratu eta ekoiztu dituzte, eta Carlos Berlangaren Indicios diskoa eta Hello Cuca taldearen bilduma bat berrargitaratu dituzte. 2001ean Eres PC Eres Mac diskoa argitaratu zuten, non Un mystique determinado balada aurki daitekeen. Izan ere, kanta hori izan zen Carles Congost artistarekin elkarlanean hasteko abiapuntua. Harreman berri horren emaitza izan zen izen bereko (Un mystique determinado) ikus-entzunezko lan bat. Bideoa Astrud bikotearen abestiekin egindako pop musikal bat da eta hainbat arte zentroetan aurkeztu zuten: Bilbao Arte, Doméstico (Madril) eta Palais de Tokyo (Paris). Gimnástica Passiva (2002), Animalitos (2007) eta Bestiola (2008) argitaratu ondoren, Sónar jaialdiak Sonarsound New York-en parte hartzeko aukeratu zuen Hidrogenesse bikotea. Ondorioz, nazioartean bira txiki bat egin zuten Chicagon, New Yorken eta Los Angelesen jotzera gonbidatu baitzituzten.

Bikote honek bere diskoak ekoizten ditu, eta horien azalak eta merchandisinga diseinatzen dituzte. Saioetan erabiltzen dute musika edozein estiloko eta edozein garaikoa izan daiteke.

BOMB BASS HI-FI
Azken urte hauetan Bomb Bass Hi-Fi Jamaikako musika ondarea zabaltzen jardun da era horretara topikoei aurre egiten ahaleginduz. Black Fever-eko DJ egoiliarrak estatuko jaialdi eta klubetan saioak sarri eskaintzen ditu. Bilbon bizi den alacantar honek musika zenbait estiloren (reggae, ska, rocksteady) nahasketa pertsonalak aurkezten ditu. Egun Ranking Forrest kaliforniarraren eta Deadly Hunta eta Prince Livijah britainiarren promozioan murgilduta dabil. Hala ere, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan musika saio bat eskaintzeko tarte bat aurkitu du; bertan oldie ezagunak eta Europako eta Jamaikako lan berrienak uztartuko ditu.

Museoa irekita egongo da gaueko 10:00etatik goizaldeko 01:00etara. Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 €€ Publiko orokorra eta 8 €€ Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua.

Dagoeneko salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea sarrera gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategatik trukatzeko).

Bilbon, 2009ko urriaren 9an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.