Guggenheim Bilbao Museoak 312 urte bitarteko haurrentzako laugarren udako tailerrak urtea aurkezten ditu
Aste betez, txikienek haien artelanak sortuko dituzte eta artearekin esperimentatuko dute artearen laborategi dibertigarrietan
Laugarren udan jarraian, Guggenheim Bilbao Museoak 312 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera-eskaintza zabala aurkezten du. Jardueren helburua da artearen laborategi dibertigarri hauen bidez txikitxoenei arte moderno eta garaikidearekin gozatzen erakustea.
Ekainaren 21etik uztailaren 9ra, tailerretara bertaratzen diren haurrek artistek erabiltzen dituzten ezohiko materialak eta teknikak marrazkia, argazkigintza digitala, eskultura, gorputz-adierazpena eta arte-interbentzioak, esaterako aztertuko dituzte eta horiekin esperimentatu ahal izango dute. Ondoren, gainera, haien artelanak egingo dituzte.
Horrez gain, parte-hartzaileek era hezigarrian eta jostalarian ikusiko dituzte Anish Kapoor, Henri Rousseau eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak erakusketak, ipuin ederren bidez artelanak bizidun bihurtzen direla sentituko baitute.
1. PROGRAMA: ekainaren 21etik 25era. ADINA: 36 urte
2. PROGRAMA: ekainaren 28tik uztailaren 2ra. ADINA: 712 urte
3. PROGRAMA: uztailaren 5etik 9ra. ADINA: 36 urte
Egunero, astelehenetik ostiralera:
10:0011:00: Gorputz-adierazpeneko tailerra / Ipuin kontalarien tailerra
11:0011:15: Hamaiketakoa
11:1513:00: Tailer plastikoa
PREZIOA: 60 € programa eta haur bakoitzeko Museoaren Lagunentzat eta 80 € publiko
orokorrarentzat
IZEN-EMATEA: Museoaren webgunearen Sarrerak erosteko atalean:
www.guggenheim-bilbao.eus
Informazio gehiago 944 35 90 90 telefono zenbakian, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik
ostiralera.
Bilbon, 2010eko ekainaren 14an