Prentsa oharra

Tai Chi Guggenheim Bilbao Museoan

Hurbil zaitez Txinara Aste Santu honetan, zatoz Guggenheim Bilbao Museora

Guggenheim Bilbao Museoak Aste Santu honetan kultura txinatarraren inguruko bi jarduera eskaintzen ditu Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketaren barruan.

Ostiralean, apirilaren 17an, 18:00etan, Museora datozen bisitariak txinatar kulturaren aniztasuna ezagutzeko aukera izango dute, guztiz doan sarrera erosi ondoren. Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketara bisitaldia gure artean bizi ziren txinatarrek gidatuko dute eta arte edukiak azaldu ez ezik, gizarte eta kultura txinatarren inguruak agertuko dituzte. Bisitaldiak ostiralero eskainiko dira, ekainaren 26 arte.

Apirilaren 11n eta 18an (biak larunbata) Egizu tai xia! jarduera izango dugu Museoan, 11:00etan. Tai xi ariketak ordu betez egiteko aukera izango dute doan, eguneko sarrera erosten dutenek. Ekimen hau larunbatero izango da, irailaren 6 arte.

Bi jardueren laguntzaile da Lu Xun Txinako Ikaskuntza Zentroa.

Bilbon, 2009ko apirilaren 9an

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztira www.guggenheim-bilbao.eus webgunean (prentsa-eremua) eskuragarri dago.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.