Prentsa oharra

Sormen-tailerra

Honen bitartez hirugarren sormen-tailerra abiaraziko dugu, Museoaren Bilduman erakusgai dauden artelanekin zerikusia dutenak; momentuz honako gaiei buruzko tailerrak aurkeztu ditugu: argazkigintza, altzarien birziklapen nahiz diseinua eta oraingoan bideo-performancea, ikus-entzunezkoetan irudiak sortzeko eta ekoizteko praktika-tailerra aurkezten da. Irudien gainean hausnartzeko, irudiak jorratzeko eta irudiez inguratzeko aukera.

Andy Warholek lagunak grabatu zituen New Yorkeko bere estudioan, The Factory izenekoan, eta lan batzuen protagonista bihurtu zituen; Aukeraketak III erakusketan horren adibide bat dago. Tailer honek antzeko ideia bat du abiapuntu: Pablo Marte artistak lau saio zuzenduko ditu eta harekin zure sortze-prozesua partekatu ahal izango da, idazmena, bideoa eta performancea artegintzarako tresna gisa baliatuz.

NOIZ: Uztailak 9–12, 12:00−13:30
SARRERAK: 24 € Museoaren Lagunentzat eta 32 € publiko orokorrarentzat (4 saioak)
TOPALEKUA: Taldeen txarteldegia.
Informazio gehiago 944 35 90 90 telefonoan
18 urtetik gorakoentzat (gehienez 15 pertsonako taldea; gutxienez 10ekoa)

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.