Prentsa oharra

Smash TV, Jonathan Kusuma eta DJV Sound 2017ko otsaileko Art After Dark saioan

Bihar, otsailaren 17a musika elektronikoaren doinuetara dantzan egiteko aukera izango da Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan, alemaniar Smash TVren, Yakartako (Indonesia) Jonathan Kusumaren eta bilbotar DJV Sounden eskutik.

Smash TV taldeko kideak Holger Zilske eta Kai Preussner dira, nazioartean ospe handia duen eta mundu osoan astero ikuskizun umoretsu eta ausartak aurkezten dituen DJ-ekoizle-interpretatzaile bikote bat.

Jonathan Kusuma Bilbora dator otsailean Europatik egiten dan biraren barruan (Bartzelonan, Berlinen eta Marseillan ere izango da). Ekoizle indonesiarrak I'm a Cliché, Correspondant eta Cocktail d’Amour diskoetxeetan argitaratu ditu bere lanak, adibidez, eta berezko soinu bat sortzea lortu du, disko musikako eta EBMko elementuak testuinguru berri eta ustekabekoetan konbinatuz. Era horretan, house eta tekno musikak sortu izan ez balira dantzarako musikak zer soinu izango lukeen erakutsi digu. Bere musikak dantza-pistara jotzen du eta egoera narkotiko, hedonista eta hipnotikoetara eramaten gaitu. Aurten Beatporten hautatu dute “Indie Dance - Nu Disco” kategorian.

DJV Soundek saioa hasiko du, 22:00etan. José Vicente López, ezizenez DJV Sound, aitzindaria da Bilboko musika elektronikoaren arloan. DJ eta sustatzaile gisa lan egiten du 1978tik. 1998an, Javi Francorekin batera, NoDaTa sortu zuen, Bilbon aurrekaririk ez zuen kolektibo bat. NoDaTak musika- eta arte-jarduerak sustatzen zituen hiriko areto nagusietan, eta entzuleei hainbat artistaren saioak eskaini zizkieten: John Acquaviva, Ian Pooley, Märtini Brös, Tiefschwarz, Chris Duckenfield eta Sideral, adibidez. Gainera, DJV Soundek 2011eko Sónar jaialdia itxi zuen, arrakasta handiarekin, eta 2002ko Sun Dance Festival (Tallinn, Estonia), 2003ko FIB Benicassim eta 2001eko eta 2003ko Electrogaia (Donostia) jaialdietan aritu zen. 2005etik Bilboko Fever kluba zuzentzen du eta, hala, hiriko bizitza soziokulturalean iraultza sortzen du. Gainera, Europako eta munduko beste hiri batzuetan ere aritzen da DJ gisa, besteak beste honako hauetan: Der Machine (Leuven), Razzmatazz (Bartzelona), GOA (Madril), Barraca (Valentzia), Electromind Festival (Montpellier), Catwalk (Rotterdam), Weekend (Berlin), Rote Sonne eta Palais (Munich), Lazarus (Brusela), Flex eta Pratersauna (Viena) eta Docs DF (Mexiko).

Art After Dark saiora bertaratzen direnek, 22:00etatik 01:00era, erakusketa barria ikusteko aukera izango dute: Espresionismo Abstraktua; halaber, Hermann eta Margrit Rupf Bilduma erakusketez gozatu ahal izango dute eta azkenik Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako mailsulanak eta Fiona Tan artistaren Ekialdera begira, galduta bideoinstalazioaz ere.

Sarrera (18 urtetik gorakoak): 13 € publiko orokorra eta 9 € Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua. Salgai txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.