Prentsa oharra

Shirin Neshat. Rapture

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK SHIRIN NESHAT. RAPTURE (1999) AURKEZTEN DU

Bihar asteartea, uztailaren 23an, Guggenheim Bilbao Museoak Bilduma Iraunkorreko Shirin Neshat. Rapture (1999) erakusketa aurkeztuko du.

Erakusketa honetan iraniar artista den Shirin Neshat-ek, bere argazki zein bideo sormenetan Islam kulturaren zailtasunaren islada erakusten du; identitate kultural kolektibo eta norberaren askatasunaren arteko tentsioen islada.

Zinea, Shirin Neshat-en unibertsoko erreferentzi garrantzitsua da. Lenguai bisualaren bitartez, imagina sekuentzi desberdinak erabiliz, istorio bat azaldu eta ikusleari erreflexio eta elkarrizketarako gonbitea egiten dio.

Rapture, Marokon filmatutako bideomontaia, bi proiekzio aldakorrez osotua dago. Batetik, emakumeei dagokien proiekzioa eta bestetik, gizonezkoei dagokiena. Bi proiekzio hauen arteko loturak elkarrizketa liriko bat osatzen dute. Elkarrizketa hauek begibistan jartzen dituzte, historio bi hauen, genero eta egoera sozialen arteko zentsurak.

Erakusketa honek Bilduma Iraunkorreko beste erakusketen berrindarpena dakar: Alemaniako pintura Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Prozesua eta materialtasuna xx. mendearen erdialdeko artean, Joseph Beuys eta Kandisnky bere textuinguruan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.