Prentsa oharra

Sesamo ireki zaitez

Sesamo ireki zaitez haurrentzako ikuskizuna Guggenheim Bilbao Museoan

Sesamo ireki zaitez liburuetan ezkutaturik dauden munduetara bidaia liuragarri bat da. Hau da Caleidoscopio Antzerki taldeak igande honetan, urriak 21, haurrei eskainiko dien istorioa.

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak babestuta, txotxongiloen ikuskizun hau 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzako da bereziki. Caleidoscopio taldeak bi emanaldi eskainiko ditu, bat euskaraz 12:00etan eta bestea gaztelaniaz 18:00etan. Biak Museoaren Entzungelan izango dira.

Ikuskizun hau Guggenheim Bilbao Museoaren Hezkuntza eta Interpretazioko zuzendariordetzak gazteenentzat antolatzen dituen hezkuntza jardueren artean kokatzen da.

Sarrerak Museoaren Lagunen leihatilan har daitezke.

Bilbo, 2007ko urriaren 19a

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoko prentsa arloan Hamargarren Urteurrenari buruzko informazio guztia jaso nahi baduzu: www.gubilbao.com/prensa/eu/prensa.asp

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.