Prentsa oharra

Sarah Charlesworth hitzaldia

Sarah Charlesworth artistaren hitzaldia Guggenheim Bilbao Museoan

Bihar, urtarrilaren 27an (osteguna), Sarah Charlesworth artistak, Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea erakusketan parte hartu duenak, hitzaldi bat emango du Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan.

AEBko argazkilari eta artista kontzeptualak erakusketaren eta bertan ikusgai dagoen Herald Tribune: 1977ko azaroa (Herald Tribune: November 1977) lanaren sortze-prozesuaren arteko harremana aztertuko du doakoa izango den hizketaldian. Era berean, argazkigintzak historia eratzeko garaian memoriaren tresna gisa duen garrantzia jorratuko du.

Hitzaldia Haunted: egungo argazkigintza- bideoa-performancea aldi baterako erakusketaren inguruan (2011ko martxoaren 13 arte ikusgai izango da) antolatu ditugun jardueretako bat da.

Sarah Charlesworthek munduko herrialde ugaritan erakutsi ditu bere lanak bakarkako nahiz taldeko erakusketetan, eta mintegi eta hitzaldietan parte hartu du. Horrez gain, New Jerseyko artistaren inguruko hainbat liburu argitaratu dira.

Eguna: 2011ko urtarrilak 27, osteguna

Ordua: 18:30

Aretoa: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela

Sarrerak: doako jarduera. Sarrerak hartzeko jo Museoaren Lagunen txarteldegira.

Bilbon, 2011ko urtarrilaren 26an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.