Prentsa oharra

Resfest eta iraniar zinema

ZINEMA HAMABOSTALDIA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOANRESFEST ETA IRANIAR ZINEMA

Guggenheim Bilbao Museoak, otsailaren 28tik martxoaren 12ra bitartean izango den Zinema Hamabostaldia aurkeztuko du hurrengo ostiralean, otsailak 25. Bertan, bi zikloetako profesionalek hartuko dute parte.

Resfest zinema digitalari buruzko munduko zinemaldirik ospetsuena da. Guggenheim Bilbao Museoa zinemaldiaren azkeneko egoitza izango da. Hasiera New York-en eman zitzaion irailean eta jadanik munduko 34 hiritatik pasatu da. Otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean, film laburrak, lan esperimentalak, bideoklipak eta animazio pieza digitalak ikusi ahal izango dira, azkeneko urtean sortutako onenak.

Iraniar Zinema izango da zinema Hamabostaldi honetako bigarren asteko protagonista. Horrela, Guggenheim Bilbao Museoak zinema industrian loratzen dauden kultura berrien filmeak programatzen jarraitzen du. Martxoaren 7tik 12ra, bertaratutakoek poesiaz eta eguneroko irudiez osatutako zinematografia honen filme enblematikoak ikusi ahal izango dituzte.

Zinema Hamabostaldi honetako komunikabideentzako aurkezpenera Juan Ignacio Vidarte, Museoaren Zuzendari Orokorra, eta Jose Luis de Vicente, Resfest-en Koordinatzailea, etorriko dira. Zinema Hamabostaldiaren egitaraua hauxe da:

Resfest

Astelehena, Otsailak 28

Resfest zikloaren aurkezpena Montxo Algora-ren eskutik, ArtFutura-ren zuzendaria eta Jeremy Boxer, Refest-en Europarako Zuzendaria.

Jonathan Glazer: atzera begirakoa
Egitarau honetan Glazer-en ibilbide profesionala aztertzen da 21 bideo publizitario, bideo musikal, trailer, eta oso ezagunak ez diren piezekin. Guztien artean Guiness-entzako egin zuen Surfer bideo publizitarioa nagusitzen da.

Shynola: Lan Bitxiak
23 pieza bideografiko umore-sena eta ahalmen sortzaile ikaragarriarekin, besteak beste,  Quannum, Radiohead, Steve Malkmus eta Blur bezalako taldeentzako.

 Asteartea, martxoak 1

By Design/ Diseinuzkoa
32 bideo, mugimenduzko diseinu grafikoaren arloan munduan zehar egiten diren lan bikainen adierazgarri.

Videos that rock/ Zirrara eragiten duten bideoak
Gitarra elektrikoen munduko 23 proiektu biltzen ditu, Monkmus, Klonhertz eta Steriogram bezalako taldeentzako.

Astazkena, martxoak 2

Shorts One / Film Laburrak bat
Abangoardiako ikus-entzunezko narratiba aztertzen duten 10 pieza. Hauen artean nabarmentzekoa da Ediporen tragediarean remake-a.

Bushwhacked!
Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialei kritika egiten dieten 23 bideo, ironiaz beterikoak.

Osteguna, martxoak 3

Short Two /Film Laburrak bi
Umore-sen berezia da film laburren programa honetako ardatz nagusia, era guztietako trikimailu visual berriak konbinatzen dira, zinemagileek bizitzaren gorabeherei erantzuten dieten moduaren emaitza izanik.

Warp Vision /Warp Ikuspegia
Warp Records zigilu diskografiko ingelesa erabateko erreferentzi bihurtu da musika elektroniko esperimentalaren munduan, eta baita musika mota hori inpaktu handiko irudiekin bat egiteko moduan ere.

Ostirala, martxoak 4

Shorts Three/ Film Laburrak hiru
Hainbat pertsonaiaren erretratu idiosinkrasiko sorta aurkezten zaigu, adibidez Anthony Dod Mantle-rena, rock munduko izar zimeldu talde batena, edo New York hiriko txirrindularien “bandetako” kideena.

Cinema Electronica/ Zinema Elektronikoa
Bideo-kliparen munduko altxor preziatu hauen aurtengo joerek irudi kaleidoskopikoekiko obsesio berriak erakusten dizkigute, ekintza erreala animazioan integratzeko modu berriak erakutsiz.

Larunbata, martxoak 5

Zikloari amaiera emateko, ondoko programak barne hartzen dituen bederatzi orduko maratoia eskainiko da, 12.00etan hasiko dena:
Shorts one, Videos that rock! ,Shorts two, Shorts three, Cinema Electronica ,Jonathan Glazer: retrospective eta Shynola: Rarities.

 

IRANIAR ZINEMA

Astelehena, martxoak 7

Zikloaren aurkezpena Rose Issa-ren eskutik izango da, Irango artean eta zineman aditua dena.

DAVANDEH  (Korrikalaria), 1985
Zuzendaritza: Amir Nadei

Asteartea, martxoak 8

BICYCLERAN (Txirrindularia), 1987
Gidoia eta zuzendaritza: Mohsen Makhmalbaf

Asteazkena, martxoak 9

ZENDEGI VA DIGAR HICH  (Eta bizitzak aurrera darrai...), 1991
Gidoia eta zuzendaritza: Abbas Kiarostami

Ostirala, martxoak 11

NARGESS, 1992
Zuzendaritza: Rakhshan Bani-Etemad

Larunbata, martxoak 12

ZAMANI BARAYÉ MASTI ASBHA (Zaldi mozkorrentzako garaia), 2000
Gidoia eta zuzendaritza: Bahman Ghobadi

Ziklo honetako filmeak 35mm-ko formatuan, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko dira. Saioak Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan  izango dira, 20.00etan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.