Prentsa oharra

RESFEST bideosormen jaialdi internazionala

RESFEST, munduko bideosormen jaialdi garrantzitsuena, Guggenheim Bilbao Museora iritsi da

Munduko 43 hiritatik pasa ondoren, martxoaren 20tik 25era, Museoko Entzungelan munduko sortzaile hoberenen bideo musikal, film labur eta mugimenduzko animazioak ikusi ahal izango dira

Hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, Guggenheim Bilbao Museoak RESFEST, munduko bideosormen jaialdi berritzaileenaren hamargarren edizioa babestuko du martxoaren 20tik 25era. Nazioarteko artista hoberenen bideo musikal, film labur, animazio esperimental eta mugimenduzko diseinu grafikoak ikusgai izango dira Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan, bost kontinenteak zeharkatu dituen nazioarteko zirkuituan sartuz: Chicagotik Tokiora, Buenos Aires, Sydney, Lurmutur Hiritik eta Berlinetik igaroz.

RESFEST, leku guztietako sortzaile berritzaileentzat munduko erakusleihoa, duela hamar urte hasi zen, aurreneko kamera profesional digitalak eta bideo digitaleko edizio-sistemak zinemagileen eskuetara iristen hasi zirenean. Baten batzuek iragarri zuten ordurako bideo- irakurgailu eramangarrien agerraldia; beste batzuek, berriz, zera galdetzen zieten euren buruei, internetek zuzendari independenteentzako banaketarako bide berriak irekiko ote zituen. Hamar urte geroago, teknologiari buruzko iragarpen haiek publikoarekin bizitasun handiz konektatzea ahalbidetuko zietelakoan, errealitate bihurtu dira dagoeneko. Honen erakusgarri Guggenheim Bilbao Museoan orain ikus daitekeen mundu mailako jaialdia da, dagoeneko 200.000 ikusle baino gehiago izan disuena.

Carolina López, RESFEST SPAIN-eko komisarioak asteartean, martxoaren 20ean, 19:45ean aparteko bilduma hau aurkeztuko du Museoko Entzungelan. Lan guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, eta gaztelanian azpititulatuta. Lanegunetan proiekzioak 19:45ean hasiko dira, eta larunbat eta igandean 18:00etan.

Shorts One : State of The Art (Martxoak 20). Resfesteko film labur onenen programa famatuan narrazio-lanak, dokumentalak, animazioa eta mugimenduzko grafikoak elkartzen dira. Konbinazio horrek nazioarteko izaera nabarmena ematen dio programari, munduko hainbat lekutatik sortutako lanak baitira: Hego Afrika, Korea, Holanda, Erresuma Batua edo Estatu Batuak, The Tale of the How lanarekin batera, The Blackheart Gang-en debuta alegia. Run Wrake, PES eta Chris Shepherd famatuak ere izango dira, baita munduko estreinaldiak, Johan Kramerren 0.08, Stefan Nadelmanen Food Fight eta The Box thriller kontzeptuala ere, Richard Fenwick maisuarena.

Shorts Two: Out of The Box (Martxoak 20). Pelikula ikusgarriak, Alemania, Kolonbia, Suedia eta Brasilgo zinemagileenak. pelikula horietan gaiak eta formak muga konbentzionaletatik harantz doaz. Programa honetan aurkeztuko dira: Phobias, Bert and Bertierena, Family Ties: Dreams and Desires, Joanna Quinnena. Leviatán, Simon Bogojevic-Narathena eta Tiger, Guilherme Marconderena.

Shorts Three: Fear and Trembling (Martxoak 21). Programa iluna eta makurra, ikusleak beldurrarazteko lan kezkagarriak, haien subkontzientean barneratzen direnak. Halako lanen artean ikusi ahal izango ditugu: munduko estreinaldia izango den Moloch, Marcin Pazera poloniarrarena, Bugcrush, Carter Smithena eta Jona/Tomberry, Rostorena.

Everything Under The Sun: Filmmaking with a Purpose (Martxoak 21). Estilo heterogeneoa eta zeharo militantea duten lan hauek bizitza modernoaren konplexutasunak markatutako lanak dira: ingurumenaren hauskortasuna, ama-zelulekin egiten diren ikerlanak, deforestazioa, indar nuklearren ugaltzea edo globalizazioaren kontrako mugimendua. Horien artean ikusi ahal izango ditugu Hungry Planet, Howard Hao-AnTsairena eta Greenpeace-Half Life, David Lea eta John Williamsena.

By Design (Martxoak 23). Mugimenduzko diseinu grafikoan egiten den onena. Infografía, animazio-teknika berriak eta telebistarako diseinua bat eginda agertzen dira programa honetan, hainbat inspirazio-iturri izan dituzten goi- eta behe-fidelitateko lanekin. Takagi Masakatsu eta bere Bloomy Girl, Impactists eta Ranch, Lope Serrano eta Pale Blue Eyes, Ben Strokes maisuak munduko estreinaldia izango den Dub Projector lanarekin, eta Graham Woods, Scout Walkerren Jesse abestiarentzat egin duen bideo hipnotikoarekin.

Cinema Electronica (Marxoak, 23). Bideo musikalaren generoan gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira oraingo hip hop musika eta musika elektronikoa. Basement Jaxx, Hifana eta Massive Attack, Robert Halesek Gnarls Barkleyrentzat egindako Smiley Faces Kliparekin batera agertzen dira: +Cruz eta Shane Lesterrek DJ Uppercut japoniarren What You Standin’ For egin dute. Eta bi talentu berri barneratu dira, David O’Reilly, Venetian Snares taldearentzako Szamar Madar lanarekin, eta N adia Micault, Sir Aligeren L’Amour Made in Taiwan abestiarentzat egin duenarekin. Nicolas Randall australiarrak amanera emango dio jaiari All He Needs lanarekin, Mike Millsek Air All I need abestirako egin zuen bideo klasikoaren bertsio lotsagabearekin, alegia.

Videos That Rock! (Martxoak 24). Rock Bideo-sorta ekelektico honetan ikusi ahal izando ditugu: Hot Chipen Over and Over abestirako Nima Nourizadehek egindako lan parodikoa. Joerl TRusellen War Photographer klipa Jason Forrestentzat, Fortress Pinbackentzat, Chris Hopewellen Marble House The Kife taldearentzat eta Monkmusen Travel is Dangerous Mogwairentzat.

Radiohead, The Visionaries: A decade of Breaking New Talent (Martxoak 24). Musikaren arloan duten garantizas aparte, Yorke, Greenwood, O’ Brien eta Selwayk zuzendari berri piloa ezagutu dute haien bideo musical artístico eta zainduei Ester, horien artean Jonathan Glazer, Chris Hopewell edo Shynola irudimentsuak. Programan barne hartu diren bideoen artean ikusi ahal izando ditugu No Surprises, Go to Sleep eta Paranoia Android arrakasta handikoak, Monkey Hubek Creep abestiaren bertsio akustikorako egin duen animazio-lan bitxia, Kid A diskoaren iragarki laburren bilduma, eta RadioHeaden Tv Down is the New Up eta Harrowdaown Hill bideoak.

Unsung Heroes: Gems from The Archive (Martxoak 25). Redfesten hamargarren urteurrena ospatzeko, jaialdi honetan eman dren bideoklip onenak aurkeztuko dira. Ez dira ohiartzun handiko arrakastak. H5ek Royksoopentzat egindako Remind Me izan ezik, duten balio estetikoagatik nabarmendu diren klipak baizik: Ruben Fleischerren We Know Something You Dont Know bideoa DJFormatentzat, Alex Budovskyren Bathtime in Clernkenwell, Air, Cornelius, UNKLE edo Phoenixen klasikoekin batera.

RESFEST Spain Joan den urtean hasiera eman zitzaion programa honi, gure herrialdeko ikus-entzunezkoen sektore independente edo industrial berritzaileena hedarzateko asmotan. Egile hauen lanak barne hartu ditu: Imanol Garaizabalen La Pieza, Luis Cerveróen Liar to Love edo Goal Studio etxearen Historias de papel.

A decade of Resfest: 10 Seminal Short Films Zikloari amanera ematekoerreferentziazko hamar film labur aurkeztuko dira, jaialdiak bete dituen hamar urteak bildu eta Resfesteko errealizadoreek bailabide hau berriro asmatzeko erabiltzen dituzten modu anitzak erakusteko. Bertan ikusi ahal izando ditugu Tongues and Taxis, Michael Overbeckena, Le Grand Sommeil, Pic Pic Andrérena, Terminal Bar, Stefan Nadelmanena, Snack and Drink, Bob Sabistonena, Fast Film, Virgil Wildrichena eta Letter to the President, David Ellisena.

 

RESFEST programazioa:

2007ko martxoaren 20tik 25era

Asteartea, martxoak 20

Shorts One: State of The Art ( 1h 22’)

Shorts two: Out of The Box (1h 20’)

Asteazkena, martxoak 21

Shorts Three: Fear and Trembling (1h 20’)

Everything Under The Sun: Filmmaking with a Purpose (1h 14’)

Ostirala, martxoak 23

By Design (1h 20’)

Cinema Electronica (1h 25’)Larunbata, martxoak 24

Videos That Rock! (1h 21’)

Radiohead, The Visionaries: A Decade of Breaking New Talent (1h 14’)

Igandea, martxoak 25

Unsung Heroes: Gems from The Archive (1h 26’)

Resfest Spain (1h 5’)

A Decade of Resfest: 10 Seminal Short Films (1h 30’)

Lekua: Museoaren Entzungela
Ordutegia: Lanegunetan 19:45ean hasiko da; larunbat eta igandeetan 18:00etan
Sarrerak: 1,5 € Museoaren Lagunak eta ikasleak (nostasun-agiria) eta 3 € publiko orokorra

Informazio gehiago: asteartetik igandera 10:00etatik 19:30era 94 435 90 80 telefonora edo
www.gubilbao.com

* Lan guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, DVD formatuan, eta gaztelaniaz
azpititulatuta (zehazki besterik adierazten denean izan ezik).

Bilbo, 2007ko martxoaren 19a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.