Bilboko Guggenheim Museoak zenbait gomendio eman ditu Reflections ikuskizunaz gozatzeko eta sarbidea arintzeko
Bilboko Guggenheim Museoaren XX. urteurrena dela eta egindako Reflections ikuskizunak herritarren artean izan duen arrakasta handia ikusita Museoak zenbait gomendio eman ditu Bilboko Udalarekin lankidetzan publikoaren sarbidea arintzeko eta ikuskizunaz hobeto gozatzeko.
Horrez gain, gogoratzen da gauero zazpi emanaldi daudela jarraian, eta azkena 22:30ak inguruan hasten dela. Aurreko egunetan lehen emanaldiak pertsona kopururik handiena bildu dutenak izan direnez, ahal bada, emanaldi guztietan zehar banatzea gomendatzen zaio publikoari.
Unibertsitate Etorbide osotik ikus daiteke, beraz, jendea eremu horretatik banatzea eta sarrera eta irteeratik hurbil dauden eremuetan ez geratzea gomendatzen da.
Eremurako sarbidea eta irteera errazteko, Pedro Arrupe pasabidea ikuskizuna dagoeneko ikusi duten herritarren irteera antolatzeko bakarrik erabiliko da. Horrez gain, Salbeko zubiaren behealdean eta Deustun, Unibertsitate etorbidean, sartzeko eta irteteko bide bat jarriko da, hesien bidez bereizita.
Pedro Arrupe pasabidea irteera gisa bakarrik egongo da irekita gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, Unibertsitate Etorbidetik Abandoibarraraino. Salbe zubian Udaletik hurbilen dagoen igogailua bakarrik erabili ahalko da. Horregatik guztiagatik Unibertsitate Etorbidera joateko Deustuko, Udaleko eta Zubi Zuri zubietatik joatea gomendatzen da.
Prentsa ohar osoa hementxe bialtzen dizuegu.