Prentsa oharra

Peter Weibelen hitzaldia

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK HITZALDI ZIKLOA ESKAINIKO DU PETER WEIBELEN ESKUTIK

Abenduaren 9an eta 10ean, Irudiak Mugimenduan Bilduma Iraunkorraren aurkezpena dela eta Guggenheim Bilbao Museoak bi hitzaldi eskainiko ditu Peter Weibelen eskutik.

Multi-artista eta filosofo austriarra, ikus-entzunezkoen bidezko sorkuntzan aditua, Weibelek ibilbide luzea egin du Frankfurteko Instituto de los Nuevos Medios (INM) edota Austriako Ars Electrónica Center erakundeen buruan. Honetaz gain, mundu osoko zentro ospetsuetan irakasle gisa aritu da hainbat urtetan.

Abenduaren 9an egingo duen hitzaldian, Peter Weibelek, abangoardiak historian zehar mugimenduzko irudien sorkuntzako eremu guztietan erabili dituen ikuspuntu eta kezkak aztertuko ditu (zinema, bideoa eta irudi digitala).

Asteazkenean, abenduak 10, Mundua script bat da. Zinema- eta bideo-artea gaur egun izenburupean, Weibel-ek zera azalduko du: ikus--entzunezko hedabide berrien sorkuntzaren oinarria gidoia dela, eta ez narrazioa edota anti-narrazioa

Hitzaldiak arratsaldeko 19:30tan izango dira, Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.