Prentsa oharra

Pazko astelehenean zabalik egongo da Guggenheim Bilbao Museoa

Pazko astelehenean, apirilaren 17, zabalik egongo da Guggenheim Bilbao Museoa —ohi ez bezala, astelehenetan itxita egoten baita—, 2017ko Aste Santuak dakarren eskari turistikoa asetze aldera.

Museora datozenek Espresionismo Abstraktua, Pello Irazu. Panorama, eta aldi baterako erakusketak bisitazeko aukera izango dute, bai eta 300.000 bisitaritik gora jaso ondoren datorren apirilaren 23an itxiko den Hermann eta Margrit Rupf Bilduma erakusketa ere.

Bestalde, Guggenheim Bilbao Museoko Maisulanak biltzen dituen erakusketa iraunkorra ere izango dira ikusgai; halaber, Pierre Huyghe artistaren (Titulurik gabea) Giza maskara bideoinstalazioaz ere gozatzeko aukera egongo da.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.