Horrez gain, Feverrek sortzailea den Arturo Del Arcoren eskutik RGB LOVER eskainiko du, ikusizko arteen emanaldi bat
Urriaren 21ean, ostirala, Museoko Atrioak Patrice Bäumelen emanaldia hartuko du. Bäumel nazioartean entzute handian duen DJ eta ekoizle alemaniarra da, gaur egun Amsterdamen bizi dena. 2002an Sao Pauloko Red Bull Music Academy-an graduatu zenetik, eta bere zaletasuna bere ogibide izango zela erabaki zuenetik, bere helburu bakarra izan da musika sortu eta partekatzea, maitasuna eta zoriontasuna zabaltzen dituena. Bäumelek energia itsaskorra ematen die bere sorkuntza eta DJ saioei. “Roar”, “Mike Tyson”n “Mile High Gang” eta beste ekoizpen batzuk eta BLOND:ISH-en “Endless Games” nahasketak daraman filosofiaren adibide garbiak dira. Balance bildumako azken nahasketak editatzeko aukeratu dute, eta bere EPak ere atera ditu Correspondant eta Speicher / Kompakt-en, baita Underworld eta Steve Reichentzako bernahasketak ere. DJ bezala hiruhileko bizilekua du De Marktkantine-en Midnight Sun-en (Amsterdamen), eta bertan jasotzen ditu Mind Against eta Roman Flügel gisako gonbidatuak. Egun, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan biran joateko prestaketekin dabil. Honetaz gain, Europako hainbat hiri ere bisitatuko ditu, bere “Balance Mix” a aurkezteko.
Aurretik, 23:00etan Vibronics britaniarrek reagge soinuak eskainiko dizkigute. Steve Vibronics-ek eta Richi Rootz-ek osatzen dute. 1995tik jendez betetako pistak dantzan jarri dituzte tonu baxuez, eta abangoardiako musikari gailen bihurtu dira Erresuma Batuko dub eszenan. Scoops diskoetxearen jabeak dira, 40 erreferentziatik gora dituena eta klasikoa bihurtu dena: ez da inoiz faltako DJ garrantzitsuenen maletan. Planetako txoko guztietara gonbidatzen dituzte haien doinuak zabal ditzaten.
Gaueko lehena Lourdes Madow izango da. Pink Fever klubaren DJ egoiliarra da, eta askotariko ekitaldi eta aretoetan aritu da, besteak beste, Razzmatazz eta Apollon (biak Bartzelonakoak), Ochoymedio (Madril), Obbio Salan (Sevilla), Tomy Hilfiger Denin Live (Madrilgo Sala Heinekenenen), Guerrilla Girls erakusketaren inaugurazioan Alhóndigan (Bilbo), Charles Tanqueray urteurrenean (Madril), Montehermoso Kultura Zentroan (Gasteiz), SOL publizitate iberoamerikar festibaleko itxiera galan (Bilbo), Guggenheim Bilbao Museoaren X. urteurrenaren galan (Bilbo), Frank Gehryren omenez antolatutako afarian Guggenheim Bilbao Museoan, Zinegoak Zinemaldiko itxiera galan (Bilbo) eta tokiko eta nazioko areto ezberdinetan. Bere saioetan, arazorik gabe nahasten ditu adult pop, nu disco eta rocka era guztietako musikarekin. Madelmanekin batera osatzen du La Pareja Más Deseada DJ taldea.
Horrez gain, Museoak RGB Lover ikuskizuna eskainiko du, video mapping teknikaren bidez sortutakoa; horren bidez irudiak hainbat azaleratan (gehienetan bizigabeak) proiektatu eta mugimendu eta 3D efektuak sorrarazten dira. Horrela lortzen da animazio-ikuskizun paregabea.
Urriaren 21eko Art After Dark saiora bertaratzen direnek, 22:00etatik 01:00era, zabaldu berria den Francis Bacon: Picassotik Velazquez era erakusketaz gozatzeko aukera izango dute; baita Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 19000–1945 eta Sam Taylor-Johnson artista britainiarraren Hasperena (Sigh) bideoinstalazioaz ere.
Bilbon, 2016ko urriaren 11an