Prentsa oharra

Paik lehen planoan

ZINE ZIKLOA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

PAIK eta zinemaren eta bideoaren munduak 1965-1974 datorren irailaren 11tik aurrera, asteartea, Guggenheim Bilbao Museoan emango den zine- eta bideo‑zikloaren izena da. Ziklo honek Nam June Paik artista korearraren obraren garapena erakutsi nahi du. Izan ere, artista honi eskainitako erakusketa, Fundación BBVAk babesten duena, ikusgai dago Guggenheim Bilbao Museoan 2001eko irailaren 23ra arte.

Bere proiektuetan telebista, bideoa, instalazioak, performanceak eta elkarlanean sortutako lanak erabiltzerakoan Nam June Paik-ek ikus‑entzunezkoen kultura sortzen lagundu eta sorkuntza artistikoaren definizioa eta hizkuntza zabaldu du. Hala, zine- eta bideo‑ziklo honek agerian utziko du Paikek mugimenduzko irudi elektronikoa landu duen modua, eta azken lau hamarkada hauetan zehar artista honek hedabideen kulturan izan duen eragin handia atertuko du.

Asteartea, irailak 11
- Esperimentu digitala Bell laborategietan (4 min.)
- Jauzia (6 min.)
- Offon (9 min.)
- Beatles elektronikoak (3 min.)
- Ilargi elektronikoa 2. zk. (5 min.)
- Alegia elektronikoak (9 min.)
- Hiru trantsizio (9 min.)
- Hiztegia (5 min.)

Asteazkena, irailak 12
- P+A-I (K) (10 min)
- Esperimentua David Atwoodekin 69/9/23 (80 min.)

Osteguna, irailak 13
- Leihoa (12 min.)
- Missa of Zen (3 min.)
- 69 (5 min.)
- Zinema metafisikoa 1,2,3 eta 4. zk (13 min.)
- Zinema metafisikoa 5. zk  (2 min.)
- Side Seat Paintings Slides Sound Film (20 min.)
- Arrabola bertikala (20 min.)

Ostirala, irailak 14
- Zientzia frikzioa (9 min.)
- Bideo-zinta azterlana, 3. zk. (4 min.)
- Lau urte gehiago (61 min.)

Larunbata, irailak 15
- Arnulf Rainer  (7 min.)
- Botoien happening-a (2 min.)
- Katuentzako janaria (13 min.)
- Historia (25 min.)
- Filmerako Zen-a (28 min.)

Igandea, irailak 16
- Bariazioak Johnny Carson versus Charlotte Moorman (15 min.)
- Diploteratologia (7 min.)
- Argi artifiziala (25 min.)
- Fluxfilm programa (40 min.)
- Iragarkien zain (8 min.)

*Pelikula guztiak 19:30etan proiektatuko dira.
*Sarrerak Museoaren leihatiletan dohainik eskainiko dira.
*Informazio gehiago nahi izanez gero: 94 435 90 80

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.