Prentsa oharra

Oxalys ganbera-talde belgikarren kontzertua

Oxalys ganbera-talde belgikarraren kontzertua Guggenheim Bilbao Museoan

Guggenheim Bilbao Museoak, Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin elkarlanean, Oxalys ganbera-talde belgikarraren musika garaikideko kontzertua aurkezten du. Eskainiko diren obrak flauta, biola eta harparako sortuak izan dira eta ekitaldia martxoaren 22an Museoko Entzungelan izango da.

Kontzertu hau Hirieszena jardueraprograma barnean kokatzen da. Programa hori Guggenheim Bilbao Museoak antolatzen du Euskal Herriko zenbait erakunde kulturalekin, Museoaren Hamargarren urteurrena gizarteari gerturatzeko.

Oxalys Belgikan sortu zen 1993 urtean. Ordudanik ganbera-musika talde ezagunenetakoa bilakatu da Flandesen ez ezik, Europa osoan ere, eta jaialdi ospetsuenetan parte hartu du.

Musika taldeak XX. mendeko lau obra garrantzitsu aurkeztuko ditu Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan 19:30tik aurrera. Ekitaldia Claude Debussyrekin hasiko da eta ondoren Toru Takemitsu japoniarrak, Sofia Gubaiduina musikagile sobietarrak eta Kaija Saariaho finlandiarrak sortutako pieza musikalak eskainiko dira.

Oxalysen kontzertuek nazio eta Europako historiaren garai desberdinei egindako erreferentziak tartekatzen dituzte. Gainera baliabide bisualak erabiltzen dituzte kontzertuetan ikusleari ikuskizun erakargarri eta berritzailea eskaini nahian.

 

Egitaraua

Claude Debussy (1862–1918)
- Sonata (17’)
Pastorale
Interlude
Final

Toru Takemitsu (1930–1996)
- And Then I Knew It Was Wind (13’)

Sofía Gubaidulina (1931)
- Garten von Freuden und Traurigkeiten (15’)

Kaija Saariaho (1952)
- New Gates (13’)

Interpretatzaileak
Flauta: Toon Fret
Arpa: Annie Lavoisier
Viola: Elisabeth Smalt

Eguna: osteguna, 2007ko martxoak 22
Ordua: 19:30ean
Lekua: Museoko Entzungela
Prezioa: Museoaren Lagunak: 3€ publiko orokorra: 6€

Bilbo, 2007ko martxoaren 21a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.