Prentsa oharra

Otsailaren 19an, Art After Dark

Berlingo giro elektronikoko DJ gailenetako bi Guggenheim Bilbao Museoan izango dira datorren otsailaren 19an, Art After Dark-en saio berri batean

Kiki finlandiarra eta Sascha Funke DJ Berlingo BPitch Control diskoetxe ospetsuko bi kide dira

Datorren otsailaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko du. Bilboko Fever klubarekin lankidetzan diseinatutako programa honetan artea eta estatuko nahiz nazioarteko DJen saioak uztartzen dira.

Oraingo honetan bertaratzen direnek Robert Rauschenberg: Gluts (otsailaren 13an irekiko da) eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak (otsailaren 16an irekiko da) erakusketez gozatu ahal izango dute Europako giro elektronikoko bi DJ onenetakoen musika entzuten duten bitartean: Kiki finlandiarra eta Sascha Funke alemaniarra, Berlingo BPitch Control diskoetxe ospetsuko bi kide.

22:00: Elektronikoa
AUTO (Fever, Bilbo)

Fever Klubaren sortzaileetako bat da. Bere saioetan musika elektroniko finena, azken belaunaldiko tech-house-a eta pop ñabardura leunak dira nagusi.

23:00: Elektronikoa “BPitch Control Showcase”
KIKI “LIVE” (BPitch Control, Alemania)

Kiki artista finlandiarra BPitch Control-eko ikasle gailenetako bat da. Azken urteetan Berlinen eman den musika iraultzaren adierazle honek Kaiku aurkeztuko digu, zain eduki gaituen bere bigarren diskoa. Horren aurretik egin ditu maxi gogoangarriak eta Run With Me (musika modernoan klasikoa) disko bikainaren munduko bira.

0:00: Elektronikoa “BPitch Control Showcase”
SASCHA FUNKE (BPitch Control, Alemania)

Sascha Funke BPitch Control familia handiko beste kideetako bat da. Argitaratu dituen diskoek (Bravo eta Mango LPak, eta 12”ko hainbat disko), nahasketek (Stimming, Gui Boratto eta Dave DK‑en kantenak, adibidez) eta nazioartean egiten dituen lan bikainek ekoizle eta DJ gisa duen izen ona areagotu dute.

 Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12€ Publiko orokorra eta 8€ Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua.

Dagoeneko salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea sarrera gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategatik trukatzeko). 

 

Bilbon, 2010eko otsailaren 17an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.