Prentsa oharra

Nire familiarekin museoan!

Familiaren Nazioarteko eguna dela-eta, Guggenheim Bilbao Museoak datorren maiatzarako bereziak bezain erakargarriak diren jarduerak proposatzen ditu familia-kide guztientzat.

Nire familiarekin Museoan! da 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzat eta beren familientzat pinotekak prestatu duen hezkuntza-programa dibertigarri honen izena.

Maiatzeko asteburuetan, goizez nahiz arratsaldez, partaideek familiarekin batera burutu ahal izango dituzte zenbait jarduera. Honela, maiatzaren 4an, 5ean, 11n eta 12an, Museoaren Lagunak diren familiek Puppyren lore aldaketarekin zerikusia duten tailerretan parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, 18an, 19an, 25ean eta 26an, nahi duen guztiak Ama armiarmaren tailerretan parte hartu ahal izango du ordu hauetan: 10:30ean, 12:00etan, 16:00etan eta 17:30ean.

Gainera, maiatzaren 5ean eta 11n, 17:30ean, Compañía Teatro de la Luna taldeak eta Txotxongilo taldeak txotxongiloen ikuskizun zoragarria eskainiko dute Museoaren Entzungelan.

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu telefono honetara: 944 35 90 80.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.