Kontzertua XX. Urteurreneko ospakizunen barruan dago
Bihar, martxoak 25, Guggenheim Bilbao Museoak Musikeneko ikasleek osatutako Sinfoniettaren entzunaldia eskainiko du. Arturo Tamayo-ren gidaritzapean, Pierre Boulez, Félix Ibarrondo, Arnold Schoenberg, Igor Stravinski eta beste zenbait konpositoreren obrak interpretatuko ditu Sinfoniettak .
Musikene TopARTE lankidetza-proiektuaren parte da; horren bidez, Museoak EAEko kultur- eta arte-elkarteek antolatutako jarduerei ateak zabaltzen dizkie. Programaren helburua XX. Urteurrenean Guggenheim Bilbao Museoak inguruko eragile horiekin harremanak estutzea da.
Data: martxoaren 25
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00. Sarrerak: 2 € Lagunak, 4 € publiko orokorra; salgai txarteldegian eta webgunean
Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus webgunean (prentsa-eremua) eskuragarri dago