Urtarrilaren 15ean eta 22an —biak ostegun—, MusiKandinsky tailerra hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak, Zuk zeuk egin! sormen-saioen barruan. Bi saioko tailerra izango da, eta musika eta kolorea izango ditu gai. Igor Imaz eta Carles Pérez, musikari eta musika-terapia emaileak, izango dira ikasteko zailtasunak zein behar bereziak dituzten gazteentzako tailer honen irakasleak; halaber, artea eta musikaren uztarketan interesa dutenek ere parte har dezakete.
Deskargatu PDFa(119KB)