Prentsa oharra

Musika antzerkia Die Ordnung der Dinge

Musika antzerkia Guggenheim Bilbao Museoan, Die Ordung der Dinge taldearen eskutik

Irailaren 27an, ostegunean, Die Ordung der Dinge Berlineko taldeak Musique d’intérieurs musika antzerkia estreinatuko du Guggenheim Bilbao Museoan; estatuko lehen emanaldia izango da. Jarduera hau Museoaren XV. urteurrena dela eta antolatu da.

Musika eta antzerkia uztartuko dira ikuskizun honetan, Kuraiak antolatutako 19. Musika Garaikide Topaldia dela eta egindakoan. Kuraia Euskal Herriko Musikagileen Elkartea da, eta urtero antolatzen du topaldi hori egungo musika zabaltzeko, bai publiko orokorraren bai ikasle eta irakasleen artean.

Die Ordnung der Dinge diziplina asko biltzen dituen Berlingo taldea da, eta honako lau musikari-antzezleek osatzen dute: Iñigo Giner Miranda, Vera Kardos, Daniele Pintaudi eta Cathrin Romeis. Askotariko ikuspegietatik jorratzen dituzte kontzertuok: performancea eta antzezlan txikiak tartekatzen dituzte, besteak beste. Guggenheim Bilbao Museoan Musique d’intérieurs lana aurkeztuko dute, musika, performancea eta antzerkia eguneroko objektuekin uztartzen dituen emanaldi berezi eta harrigarria.

 

Eguna: irailak 27, osteguna
Ordua:
19:00
Lekua:
Museoko Entzungela
Sarrerak: 8
publiko orokorra eta 5 Museoaren Lagunak.
Salgai Museoko txarteldegia eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunea

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.