Prentsa oharra

Museoen gaua

Guggenheim Bilbao Museoak musika elektronikoko saio batekin ospatzen du Museoen Gaua

Bisitariek Museoaren erakusketez goza ahala entzungo dituzte SoiSong-en eta DJ Sergei Petrov-en musika elektronikoen doinuak.

Guggenheim Bilbao Museoak aurten ere ospatuko du Museoen Gaua. Maiatzaren 17an (larunbata), 22:30etik aurrera bereziki gazteei zuzendutako artea eta musika uztartuko dituen ekimena antolatu du MEM-ekin (musika, arte, dantza, zine eta bestelako abangoardia adierazpenen nazioarteko jaialdia) lankidetzan. Museoaren Atrioan nazioartean izena duten artisten musika elektroniko saioa izango da, SoiSong-en Peter Christopherson-en eta Ivan Pavlov-en proiektu berria eta DJ Sergei Petrov-en eskutik.

Aukera aparta izango da sarrera ohi baino merkeago erosteko (10 Publiko orokorrarentzat eta 5 Museoaren Lagunentzat) eta aldi berean, musika elektroniko onenaz, Surrealismoaren gauzak, erakusketaz eta Bilduma Iraunkorreko Instalazioak: Guggenheim bildumen aukeraketak erakusketaren aurkezpenaz gozatzeko.

Museoen Gaua Frantziako Kultura Ministerioak antolaturiko ekimena da eta horrekin bat egiten dute Europa osoko 1.000 museo baino gehiagok. Hainbat jarduera antolatzen dituzte gauez, bisitariak museoen alderik ludikoenetara eta jai girora hurbil daitezen.

Guggeheim Museoaren Atrioa SoiSong-en eta DJ Sergei Petrov-en musikaz blai 22:30etik 01:30era.

Teknoa eta musika industriala

SoiSong Peter Christophersonen eta Ivan Pavloven musika-proiektu berria da. Japonen sortu zuten joan den martxoan eta Tailandian eta Singapurren baino ez dute saiorik eman; orain ondo aukeratutako Europako areto berezietan zehar bira laburra hasiko dute, beraz, aukera bikaina da gero eta hedatuagoa den musika honetaz gozatzeko. SoiSongen musika Pavloven energi gaztearen eta Christophersonen britainiarraren heldutasunaren nahastea da: barne-barnetik darien ordenagailuz sortutako musika Hego Itsasoetako instrumentuekin eta ahots artifizialekin elkartzen dute. Gainera, Bilboko saioan bideo emanaldia izango da.

Peter Christophersonek teknoaren eta musika industrialaren aitzindaritzat hartzen den Throbbing Gristle talde mitikoa sortu zuen 1976an eta ordutik aurrera elkarrekin jardun dute, noizean behin atseden hartu duten arren.Christopherson Psychic TV ahaztezinen taldekide ere izan zen, bertan ezagutu zuen John Balance eta harekin sortu zuen Coil 1983an, 2004ra arte elkarrekin ibili ziren, Balance hil arte, alegia. Throbbing Gristle-ekin berriro aritu ondoren, 2008an, Peterrek SoiSong sortu du.

DJ Sergei Petrov

Errusiar, poloniar eta bilbotar jatorriko DJ Sergei Petrov Toulousen bizi da 1991an hasi zuen bere ibilbidea, estatuko diskoteka eta klub garrantzitsuenenetan. Bilboko Ambigú-ren dj egoiliarra da 2005az geroztik eta MEM-en eta beste hainbat izeneko ekitaldietan izan da.

Hitz batez, musika elektronikoa eta artea uztartzen dituen ekitaldi ezin hobea Guggenheim Bilbao Museoan.

Noiz: maiatzaren 17an (larunbata)
Prezioa: 10 Publiko Orokorra eta 5 Museoaren Lagunak eta ikasleak
Sarrerak salgai: Museoaren leihatiletan maiatzaren 6tik aurrera eta BBKren orotako kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan eta www.bbk.es gunean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.