Prentsa oharra

Museoen Gaua

MUSEOEN GAUA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Guggenheim Bilbao Museoak Museoen gaua ospatuko du, eta ateak irekiko ditu maiatzaren 20an, larunbata, 22:00etatik goizaldeko 1:00etara. Bertaratzen direnek, nazioartean ezaguna den  Onlee Aka Boris Romanov DJ errusiarrak eskainitako gaueko saioaz gozatzeko aukera izango dute, Atrioan.

Horrez gain, gaueko bisitariek Errusia! Erakusketa ikusteko aukera izango dute, herrialde hartatik kanpo kronologikoki inoiz egin den errusiar artearen erakusketarik zabalena. Izan ere, 700 urte baino gehiagoko errusiar artearen historia barne hartzen du.

Museoen gaua ekimena Frantzian egin zen ezagun, deialdia publikoko sektore desberdinetara hedatzeko asmoarekin. Ordutik hona, Europa guztiko mila museo baino gehiagotan ospatzen da.

Ospakizun hau dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak  Onlee Aka Boris Romanov DJa gonbidatu du. Djak musika elektroniko didaktikoaren gaueko saioa eskainiko du, eta publikoak berarekin elkarrekintzan aritzeko aukera izango du.

Onlee Aka Boris Romanov DJak 1996an hasi zuen bere ibilbidea, eta ordutik hona Errusiako hainbat klubetan pintxatu du. Horien artean, nabarmentzekoa da Moskuko Propaganda Club. Onlee Djak, Londreseko Alison Marks Djarekin batera, Albo marka sortu berri du. Honela, bere abestiak eta John Tejada, Steve Bug edo Dan Berkson produktoreenak, besteak beste, merkaturatuko ditu.

Larunbaterako sarrerak salgai daude jada Museoaren leihatilan, 3 eurotan Museoaren Lagunentzat eta 6 eurotan publiko orokorrarentzat.

Informazio gehiagorako: 944359080.

Bilbon, 2006ko maiatzaren 18an.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.