Prentsa oharra

Museoan perfomancea izango da Dantzaldia jaialdiaren barruan

Guggenheim Bilbao Museoan Cat Freeze 2 performacea izango da egungo dantzako Dans.Kias konpainia austriarraren eskutik

Emanaldi hau Dantzaldia 2009 jaialdiaren barruan dago, aurten hamargarren edizioa bete duen jaialdia

Asteazkenean, maiatzaren 27an, 20:00etan, Cat Freeze 2 performancea izango da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan. Emanaldi hori egungo dantzako Dans.Kias konpainiako Saskia Hölbling dantzari austriarrak antzeztuko du, La Fundiciónek antolatzen duen Dantzaldia 2009 jaialdiaren barruan.

Soinu-ikuskizun honetan bideo-sortzeak funtsezko garrantzia du eta Hölblingek —Heinz Ditsch (musika), Doron Goldfarb (bideoa) eta Krisha (argiztatzea) laguntzaile— erdiko guneetatik eta elkartzen diren guneetatik espedizio bat eskaintzen digu. Bidaia hotz bat da, paisaia birtualerakoa, non gorputza disolbatzen den eta, aldi berean, irautea eta eraldatzea lana zuzentzeko osagai bihurtzen diren. Produkzioan Peter Kollreider-en arte aholkularitza dute eta Vienako udaleko kultur arloko babesa.

Saskia Hölbling Vienan jaio zen 1971n eta hasierako koreografiak aurkeztu zituen Vienako kontserbatorioan ikasten zegoela. Ikasketak P.A.R.T.S Dance Academy-n jarraitu zituen, Anne Teresa De Keersmaeker zuzendari zuen eskolan, Bruselan. Sendeschluss, 1995ean idatzia, DANS.KIAS taldearen sortze-abiapuntu izan zen eta harrezkero talde horrentzat honako lan hauek sortu ditu: Duras-Trilogie (1995–1997), Do your desires still burn (1998), Distance.Two.Near (1999), Chat Gap (1999), in.tent//frame I (2000), in.tent//frame II (2001), Other feature (2002), Exposition corps (2003), Superposition corps (2004), Your body is the shoreline (2005), Jours Blancs (2006), F on a pale ground (2007), Cat in a deep freeze (2007), Secret sight (2008) eta Cat freeze 2 (2008).

Sarrerak: 10 € publiko orokorra eta 5 € Museoaren Lagunak.
Dagoeneko salgai Museoko leihatilatan eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean.

Bilbon, 2009ko maiatzaren 26an

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.