Prentsa oharra

Museoak Sophie Calle-ren No Sex Last Night filma emango du

Guggenheim Bilbao Museoak dohainik emango du Sophie Calle-ren No Sex Last Night filma Aste Nagusian zehar

Guggenheim Bilbao Museoak dohainik emango du datorren astelehenetik aurrera Sophie Calleren No Sex Last Night (Double Blind) filma. Emanaldiak 18:00etan izango dira, egunero, abuztuaren 17tik 23ra bitartean. Sophie Calle artista frantses ezaguna da eta egun Museoan hainbat lan ditu ikusgai, Pribatutik publikora: Guggenheim bildumak erakusketaren barruan.

Filma 1992an egin zen eta road movie bat da: artistak bikotekidearekin AEB zehar egindako bidaia azaltzen du; horretan zehar giza egoeraren inguruan hausnartzen dute eta, gainera, euren pentsamenduak eta frustrazioak eta jasotzen dira

No Sex Last Night (Double Blind), Sophie Calle
Datak: abuztuaren 17tik 23ra
Ordua: 18:00etan (iraupena: 76 min.)
Lekua: Museoaren Entzungela Doako sarrera

Bilbon, 2009ko abuztuaren 15ean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.