Prentsa oharra

Museoak Frank Lloyd Wright erakusketa aurkezten du

Guggenheim Bilbao Museoak Frank Lloyd Wright erakusketa aurkeztuko du

Datorren asteazkenean, urriaren 21ean, Guggenheim Bilbao Museoak Frank Lloyd Wright erakusketa aurkeztuko du, Europan arkitekto estatubatuar horri inoiz eskaini zaion erakusketarik sakonena. Iberdrolak babestu du eta elkarlanean antolatu dute Frank Lloyd Wright Foundation-ek, Solomon R. Guggenheim Foundation-ek eta Guggenheim Bilbao
Museoak. Bertan Wrighten 63 proiektu burutsu daude ikusgai eta horiek ia 200 jatorrizko marrazkiren, maketen, animazio digitalen eta beste hainbat euskarriren bidez azaltzen dira.

HEDABIDEENTZAKO AGENDA

10:00etan: Eraikin urdina topaleku. Hedabide grafikoek erakusketaren irudiak hartuko dituzte.

11:00etan: Prentsaurrekoa 208 aretoan. Bertan izango dira: David van der Leer, Komisario Albokoa, Arkitektura eta Diseinua, Solomon R. Guggenheim Museum; Margo Stipe, Komisarioa eta Frank Lloyd Wright Archives-en Erregistro-arduraduna; Javier Salazar, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Presidentea; eta Juan Igancio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia.

11:45ean: Hedabideentzako bisitaldi gidatua David van der Leer eta Margo Stipe komisarioen eskutik.

20:15ean: Agintarien, babesleen eta komisarioen
argazki ofizialak aretoetan.

20:30ean: Inaugurazio-koktela Museoko Atrioan.

Bilbon, 2009ko urriaren 19an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.