Prentsa oharra

Museoa zabalik urriaren 12an, astelehenean

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik urriaren 12an, astelehenean

Beste urte batzuetan legez, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da Pilareko Ama Birjina egunean, hain zuzen, datorren astelehenean, urriaren 12an. Hala, zubi honetan zehar Museora hurbiltzen direnek erakusketa hauetaz goza dezakete: aldi bereko Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak eta Bilduma Iraunkorreko aurkezpen Instalazioak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan.

Horrez gain, urriaren 9 eta 12 arteko zubi honetan, Green Aria munduko lehen Lurrinen operaren hainbat emanaldi izango dira Museoko Entzungelan. Urriaren 13an (asteartea), gainera, jarduera horren sortze-prozesua azalduko dute Entzungelan bertan.

LURRINEN OPERA, EMANALDIAK:

- 9, ostirala: 18:00 eta 20:00
- 10, larunbata: 12:30, 16:00, 18:00 eta 20:00
- 11, igandea: 12:30, 16:00, 18:00 eta 20:00
- 12, astelehena: 12:30, 18:00 y 20:00 h

Sarrerak 10 €€ publiko orokorrarentzat eta 8,5 €€ Museoaren Lagunentzat.

JARDIERA OSAGARRIA

- 13, asteartea: 19:00. Creative process: The Creation of Music for the Scent Opera (Sortze- prozesua: Lurrinen operaren musika). Horren sortzaile diren Nico Muhly eta Valgeir Sigurdsson musikagileak izango dira bertan. Sarrerak: 6 €€ publiko orokorrarentzat eta 4 €€ Museoaren Lagunentzat.

Sarrerak salgai Museoko leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean.

Bilbon, 2009ko urriaren 9an.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.