Prentsa oharra

Moon Water ikuskizunaren Work and Processa

Taiwango Cloud Gate Dance Theatre taldeak Work & Process-a eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoan

Taiwango Cloud Gate Dance Theatre dantza taldeak haiek abian jarritako hainbat ikuskizunetan oinarritutako «work and process» tailerra eskainiko du. Ikuskizun horietako bat aste buru honetan Arriaga antzokian aurkezten den Moon Water dugu. Bihar, maiatzaren 24an, eguerdiko 12:30ean dantza taldeko Alboko Zuzendari Artistikoa den Lee Ching-chun andreak zuzenduko du Entzungelan Museoaren Lagunentzat soilik antolatu den ikuskizuna.

Moon Water 1998an estreinatu zuten Taipeiko National Theatren eta Bilbora nazioarteko kritikariek txalokatu ondoren iristen da.

Lee andreak eta taldeko beste kide batzuk Museora bertaratuko dira bihar eguerdian Mendebaldea eta Ekialdea bat egiten duten produkzio ikusgarri honen sekretuak ezagutarazteko. Guggenheim Bilbao Museoaren Arte Jardueretarako Zuzendariordea den Petra Joosek tailerra aurkeztu eta bertan parte hartuko du.

Sortze-prozesuan barneratzeko Museoaren Lagunek gaur egungo dantza, meditazio eta Tai- Chi teknikak hobeto ezagutuko dituzte dantzariekin hartuemanean. Ikuskizuna laguntzeko Johann Sebastian Bachen Biolontxelorako Sei Suite entzungo dira.

Legua: Museoko Entzungela
Ardua: 12.30ean Petra Joosek Work & Process tailerra aurkeztu eta bertan parte hartuko du.
Sarrerak: 4 Museoko Lagunentzat eta bisitarientzat. 6 publiko orokorrarentzat

OHARRA: Hedabideek Work & Process-aren aurkezpenean egon daitezke hasierako 5 minutuetan, bukatzean elkarrizketak egin daitezke.

Bilbon, 2008ko maiatzaren 23an

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.