Maiatzaren 13an (ostirala) beste Art After After Dark saio bat hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak, Atrioan. Miss Kittin musika elektronikoaren arloan sortutako etorri handienetako DJ bihurtu da. The Hacker ekoizlearekin batera, ospe handiko kantak sortu ditu, besteak beste, “Frank Sinatra” eta “1982”n. Halaber lankide izan ditu Felix Da Housecat, Golden Boy, Sven Väth, Steve Bug, Antonelli Electric eta T.Raumschmiere. 2004an bakarkako bere lehen albuma argitaratu zuen, I Com, dub, pop elektronikoaren eta Chicagoko house kutsuz beteta zegoena. Harrezkero bakarkako hiru disko eta The Hacker-ekin beste bi argitaratu ditu; gainera, diskoetxe bat du, Nobody’s Bizzness.
23:00etan Trampasen txanda izango da. 1995. urtean ibilbide oparoa hasi zuen euskal kabina onenetan. Hala, Txitxarro eta Pravda diskoteka gailenetan DJ egoiliar izatera heldu zen, eta nazioarteko jaialdietan, besteak beste, Big-Bang musika jartzea lortu zuen. Ima Txill-Autekin taldea osatu eta musika-proiektu diferentetan jardun zuten. Bere freskotasunari eta talentu handiari esker, Óscar Mulero, Jeff Mills eta James Ruskin beste artista handi batzuekin erlazionatu da; izan ere, zaletasunak eta estiloak ere haiekin partekatzen ditu. Gaur egun, bere ibilbidearen une gozoenean dago, urte honen hasieran “Exquisite Klub” sortu baitu. Egitasmo honetan, gainera, bere aldamenean ditu Koldo Intermusic laguna. “Exquisite Klub” hileko ostiral batean egiten da Bilboko Blue Fever-en.
Gauari hasiera emango dio Javi Francok. 1990eko hamarkadaren amaiera aldera hasi zen sustatzaile eta DJ gisa lanean. 1998. urtean NoData kolektiboa sortu zuen, musika elektronikoaren kultura zabaltzeko asmoz. 22005eko azaroan Fever kluba inauguratu zuen. Orduz geroztik bertako zuzendarikide da. Une horretatik aurrera, DJ gisa, besteak beste, Gante, Montpellier, Viena, Rotterdam, Berlin, Munich eta Europako beste hainbat hiritan musika jartzen jasi zen. 2008az geroztik, Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean burutzen duen Art After Dark proiektuaren programazio artistikoaren arduradunetako bat da. DJ gisa entzuleekin konektatzeko erraztasun handiagatik nabarmentzen da. Bere saioetan oso modu dotore eta finean nahasten dituen elektronika eta teknoa bikain konbinatzen ditu.
Maiatzeko Art After Dark saiora bertaratzen direnek Andy Warhol: Itzalak, Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak, Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 19000–1945 eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketaz gozatzeko aukera izango dute.
2016ko apirilaren 27an