Prentsa oharra

Misio pedagogikoak

Bigarren Errepublikan zehar garatu ziren Misio Pedagogikoak hizpide Guggenheim Bilbao Museoan

Martxoaren 29an, 30ean eta 31n Misio Pedagogikoen inguruko hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak izango dira Guggenheim Bilbao Museoko Zero Espazioan; izan ere, Bigarren Errepublikaren garaian (1931-–1936) Espainiako hezkuntzan ikusmolde berritzailea ezarri zuten.

Ziklo hori, Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–-1936 erakusketaren harira antolatu duguna, Museoak urtero eskainiko duen “Pedagogia berritzaileak” ikus- entzunezko programaren barnean kokatzen da. Abagune honetan, maisuek, artistek eta intelektualek landako biztanleen alfabetatzearen alde egin zuten lana izango dute gai hitzaldiek.

Misio Pedagogikoek iturri dute Irakaskuntza Erakunde Librearen filosofia eta Espainiako hezkuntzaren egoera txarraren ondorioz sortu ziren. Izan ere, Europako bestelako herrialdeekin alderatuz, eskolagabetasun tasa handia zen, landa inguruneetan batez ere.

Egitaraua

Martxoak 29

Gonzalo Tapia zinemagilearen aurkezpena eta A lomos de una mula: las Misiones Pedagógicas de la Segunda República (Mando baten gainean: Bigarren Errepublikako Misio Pedagogikoak, 55 min.) ikus-entzunezkoaren emanaldia.

Martxoak 30

Eugeni Bonet-en aurkezpena eta honako ikus-entzunezkoen emanaldia: Estampas 1932, Los pueblos (1932ko irudiak, Herriak); 100% Residencia. Una tradición recuperada (Residencia % 100. Berreskuratutako tradizioa ); eta Calle de la Paz (Bakearen kalea, 1917).

Martxoak 31

Aitor Larrabideren aurkezpena eta Miguel Hernández. Aniversario (Miguel Hernández. Urteurrena, 2010, 15 min) ikus-entzunezkoaren emanaldia.

Egunak: 2011ko martxoak 29, 30 eta 31

Ordua: 18:30

Aretoa: Zero Espazioa (entzule kopuru mugatua)

Sarrerak: 2 € Museoaren Lagunak eta 4 € publiko orokorra. Salgai Museoaren Lagunen Txarteldegian.

Bilbon, 2011ko martxoaren 28an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.