Prentsa oharra

Mikroarkitekturak

Guggenheim Bilbao Museoak bisitariak mikroarkitekturen bidez Atrioa eraldatzera gonbidatzen ditu Gabonetan

Gabon hauetan Guggenheim Bilbao Museoak adin guztietako bisitariak gonbidatzen ditu Museora etortzera abenduaren 23a eta urtarrilaren 10a bitartean. Izan ere, Atrio eraldatzea proposatuko zaie euren marrazkiak, olerkiak eta idazkiak biltzen dituen eraikin bat sortuz. Bisitariak egindako ekarpenek ondorengo galdera izan beharko dute inspirazio iturri: “Zer paper/rol dute Gabonek zuretzat?”

Microarkitekturak: Gabonen papera izeneko jarduera hau Bordeleko arc en rêve arkitektura-zentroarekin lankidetzan antolatu du Museoak. Papera berreskuratzea eta erabiltzea du gai eta honetan papera modu harrigarrietan muntatuko da. Hala, eraldatzen joango den eraikin bat sortuko da Museoan, material arrunt eta unibertsal hori erabiliz.

10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:45era Museora gerturatzen direnak Gabonen harira marrazki bat egitera edo olerki edo idazki bat sortzera gonbidatuko ditugu. Amaitzean, sare batek estalitako egitura batean ipiniko dira Atrioan.

Horrez gain, egun horietan bertaratzen direnek Frank Lloyd Wright aldi baterako erakusketarekin eta Instalazioak II eta Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak Bilduma Iraunkorraren aurkezpenekin gozatu ahal izango dute. Jarduera honekin parte hartzaileek euren alde orijinalena eta sortzaileena indartu dezakete eta alderdi artistikoena landu. Era berean, opari baten zozketan esku hartu ahal izango dute. Zozketaren emaitzak Museoaren web gunean argitaratuko dira urtarrilaren 25etik aurrera.

Oharra: Abenduaren 24an eta 31n, eta urtarrilaren 10ean jarduera 10:00etatik 14:00etara izango da.

Bilbon, 2009ko abenduaren 19an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.