Marc Piñol, hainbat aldiz urteko DJ onena izendatu dutena, alemaniarren aurretik izango da agertokian
Martxoaren 11n (ostirala) izango dira Michael Fakesch eta Chris De Luca Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan, Art After Dark saioan. Fakesh-ek eta De Luca-k Funkstörung sortu zuten Rosenheim-en, Munichetik gertu. Hainbat disko kaleratu ondoren, artista handien lanak nahastu zituzten, besteak beste, Björk, Wu-Tang Clan eta Jean-Michel Jarrerenak. Lehen diskoa Appetite For Disctruction ostean The Return To The Acid Planet (!K7) kaleratu zuten eta ondoren bakarkako ibilbidean lan egiteko eten bat egin zuten. Orain Funkstörung izeneko diskoa kaleratu dute, Museoan aurkeztuko dutena.
Aurretik, 23:00etan, Marc Piñol katalak ipiniko du musika. Musika-kazetaria da eta 1999tik DJ lanetan dihardu. Bartzelonako Nitsa klubean hasi zen eta bertako DJ egoiliarra izan zen 2013 arte. Tarte horretan hainbat aldiz izendatu dute urteko DJ onena Espainiako musika hedabide gailenek. Piñolek nahasketak eta hark sortutako kantak kaleratzen ditu John Talaboten Hivern Discs diskoetxearen bidez.
Daniel B. Tarragonan jaio zen 1977an eta duela 2 urte bilbotar sentitzen dela erabaki zuen. Gaur egun, minimal wave, synth wave soinuak eta “low bpm’s’’ delakoaren elektronika iluna jorratzen ditu, betiere, dantza-pista zorrotz eta kalitatezkoekin bat etorriz.
Saiora bertaratzen direnek ireki berri den Andy Warhol: Itzalak erakusketaz, Ho Tzu Nyen-en Ezagutzen ez denaren hodeia bideoinstalazioaz eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketaz gozatzeko aukera izango dute.